CEAR-Euskadin banan-banako arreta soziala eskaintzen zaie etorkin, errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta aberrigabeei. Lehentasuna ematen zaie kalteberatasun bereziko egoeran dauden pertsonei.

Gure gizarte-langileen taldeak erakundearen erabiltzaileei laguntzen die beren harrerako gizartearekin bat egiteko prozesuan, honako zerbitzu hauen bidez:

  • CEAR- Euskaditik kanpoko baliabide publiko eta pribatuei buruzko informazioa eta orientazioa.
  • Prestazio ekonomiko publiko, pribatu eta propioei buruzko informazioa eta orientazioa eta horiek izapidetzeko laguntza.
  • Gizarte-gai ezberdinei buruzko talde-tailerrak (gizarte eskubideak, osasuna, inguruaren baliabideak, oinarrizko terminologia soziala).
  • Banan-banako arreta sozial pertsonalizatua.
  • Barne eta kanpo baliabideetara bideratzea.
  • Etxebizitza bilatzeko laguntza.

Etxebizitza Zerbitzua

Hemen Programa

2006. urtean, Harresiak Apurtuz-eko Adingabekoen Batzordeak (Bizkaiko etorkinei laguntza emateko GKE-en koordinakundea) eten bat sumatu zuen familiarik gabe iritsitako gazte atzerritarren (JENAS) ibilbideetan; hala, Adin Txikikoen Zentroetan egon ondoren adin nagusitasunera iristean, gazte horiek ez zituzten betetzen Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako Emantzipaziorako Programetan parte hartzeko eskatutako baldintzak. Adin nagusitasunera iristean, gazte horiek inoren zaintza eta laguntzarik gabe geratzen ziren, eta haien gizarteratze-prozesua eten egiten zen.

Gainera, zenbait kasutan, haien egoera juridiko/administratiboa erregularizatu gabe zegoen artean, eta/edo egoitza-baimena berritu ahal izateko izapideak egiten ari ziren.

Inguruan sarerik gabe, etxerik gabeko egoeran geratzen ziren, edo udalen aldi baterako baliabideetan egiten zitzaien harrera behin-behinean.

Egoera horren aurrean, gazte migratzaileak gizarteratzeko prozesuetan adituak ziren hainbat erakunde elkartu egin ziren, errealitate horri buruz gogoeta eta diagnostiko bat egiteko eta Ekintza Plan bat lantzeko, gazteen arreta beharra betetze aldera.

Gaur egun Partzuergoa osatzen eta Hemen Programa gauzatzen duten erakundeek esperientzia zabala dute gazteekin lanean eta esku-hartzen, haien prestakuntzan eta eragite eta migrazio prozesuetan. Hauek dira erakundeak:

   

Erain 2012an eta Margotu Elkartea 2015ean erakunde laguntzaile modura sartu ziren partzuergoan.

2018an, HEMEN Arreta Espezifikoko Programa gisa definitu zen, familiarik gabe iritsitako adin txikiko etorkinei laguntzeko, behin Haurtzaro Zerbitzua utzi ondoren, gazteen estrategiako gainerako baliabideak eskuratzen. Geroztik, hauxe da Programa horren arreta jasotzen dutenen profila: laguntzarik ez duten gazte atzerritarrak, Bizkaiko adin txikikoen zentroetatik ateratakoak eta gurean 12 hilabete baino gutxiago egon direnak. Gazteen egonaldia 12 hilabetetik gorakoa bada, Gazteen estrategia horretako kide diren beste erakunde batzuetara bideratzen dira.