Lanerako prestakuntza eta orientazioa ezinbestekotzat jotzen ditugu etorkin, errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta aberrigabeak gizartearekin bat etortzeko prozesuan.

Enplegu arloko talde teknikoak pertsona bakoitzaren prestakuntza eta lan-esperientziari buruzko diagnosi bat egiten du, eta bakoitzak bere lan-ibilbide, prestakuntza eta gaztelania mailaren arabera, lan-munduan sartzeko ibilbide zehatz bati ekingo dio.

Prestakuntza


Ibilbidearen lehenengo fasetik, prestakuntzako orientazioa ematen zaie pertsonei, beren curriculuma osa dezaten: hizkuntzak, lan-aurreko prestakuntza, ikastaro espezializatuak, ikasketen homologazioa, etab.

 

Lanpostu-agentzia


Ofizialki aitortutako Lanpostu-agentzia gara, eta enplegu-poltsa ofizial eta doakoa dugu. ­

Enpresa eta partikular kontratatzaileei hautagaien poltsa bat eskaintzen zaie, eta, hala, zerbitzu arin eta eraginkorra eskaintzen zaie langileak behar dituztenean.

Helburua da etorkin, errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta aberrigabeak gizarteratzea eta laneratzea, enpresa berarekin garatzen den sentsibilizazio-lana alde batera utzi gabe. Horri esker, kolektiboari buruzko aurreiritzi eta klixeak eraisten dira, eta kulturarteko bizikidetza sustatzen duen giza baliabideen kudeaketa bultzatzen da.

Zure enpresako giza baliabideak kudeatzen badituzu eta lanpostu berriak bete behar badituzu edo etxeko lanak egiteko norbait behar baduzu, jar zaitez harremanetan CEAR-Euskadirekin 944 248 844 telefono-zenbakira deituta.

[/shortcodelic-box]

 

Lanbideren zentro laguntzailea


CEAR-Euskadi Lanbide ren zentro laguntzaile. gisa izendatutako erakundeetako bat da. Atzerriko pertsonei prestakuntzarako eta enplegua bilatzeko orientazioa eskaintzen diegu. .

Ner Group-ekin lankidetzan


Erakundearen ahalegina da gure erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzea, baina, era berean, eragile sozialak migratzaileen eta errefuxiatuen laneratze-prozesuetan engaiatzea eta estereotipoak apurtzea ere gustatzen zaigu. Ekimenik arrakastatsuenetako bat ner group taldearekin elkarlanean eginikoa izan da.

 “Conectate ner” programaren bidez, enpresa-talde horretako gizarte-boluntarioek hainbat tailerretan eta mentoring-programatan parte hartu dute, eta gure arreta jasotzen duten taldeekin partekatu dituzte beren lan munduko esperientziak eta haien integrazioan lagundu dute. Horrelako ekimenen bidez, estereotipoak haustea lortzen dugu, eta, bide batez, erabateko gizarteratzea lortzeko bidean migratzaileak eta errefuxiatuak zer egoeratan bizi diren jakin dute talde horretako kideek.