25 Urteko Babeslekua Euskadin

80ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran, Errumaniako, Balkanetako, Ruandako, Angolako, Liberiako eta hainbat lekutako gatazka eta gerren testuinguruan, pertsona askok bakean bizitzeko leku seguru baten bila alde egin behar izan zuten.

Egoera horri erantzuteko, ikasle talde bat mobilizatzen hasi zen Javier Galparsororen eskutik, Euskadin asiloa eskatzen zutenak artatzeko. Mundu hobe baten aldeko apustua izan zen. Hori izan zen handik denbora batera, 1996an, ZEHAR errefuxiatuekin sortu zuen ernamuina.

25 urte igaro dira ordutik. Denbora honetan zehar, 90 bat herrialdetatik etorritako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditugu bizitza berri baten hasieran. Guztiekin ikasi dugu eskutik helduta lan egiten dugunean oso gauza garrantzitsuak egin ditzakegula.

Horregatik guztiagatik, sorpresaz eta zirraraz betetako gala solidario bat antolatu dugu, non babeslekuaren zergatia hobeto ezagutu ahal izango duzun. Abenduaren 16an izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 19:00etan. Plazera izango da une berezi honetan zu bertan egotea.

Gorka Otxoa aktore ezagunak aurkeztuko du gala eta Matei Visniec antzerkigile, poeta eta kazetari frantziar-errumaniarraren Migraantes antzezlanaren egokitzapena izango dugu; Afrika Bibang soul abeslari getxotarraren interpretazioaz gozatuko dugu; eta hainbat eta hainbat sorpresa izango ditugu.

25 URTE EUSKADIN ERREFUXIATUEI LAGUNTZEN.

GUREKIN DAUDEN PERTSONAK

Loading

ON-LINE TERTULIA

 

BABESLEAK

LAGUNTZAILE