Prentsa-oharrak

SOS Arrazakeriak “ARRAZAKERIARIK GABEKO INURRITEGIAK ” izenburupean argitaratu duen ikerketan parte hartu dugu
“No eres de Donosti si…”, “Ez zara Zumarraga Urretxukoa…“, “¡¡¡Somos de Irun sí o sí!!!” edo “Oñatikua naiz eta arro nago” dira Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundeak bi urtez -2019tik 2020era- ikertu dituen Facebookeko 7 foro lokaletako batzuk, guztira zazpi aztertu dira, Interneten eta sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoaren hedapenak gora egin duela ohartaraziz.

Oparitu Babesa: CEAR-Euskadikberriro abiarazi du“Erbesteizan ginen. Izan gaitezen Babes” kanpaina, Gabon hauetarako opari solidario batekin
CEAR-Euskadin berriro abiarazi dugu “Erbeste izan ginen. Izan gaitezen Babes” kanpaina, Gabonetan opari berezi bat egin dezagun: txartel solidarioak, erakundeak laguntza ematen dien errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzeko.
Ikusi prentsa-ohar guztiak
Bideoak

“IncenDiario” dokumentala
Gorrotoaren diskurtsoak arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioaren sua piztu eta gure herri eta hirietan bizikidetza sutan ipintzen duten erregaiak dira. CEAR-Euskaditik urteak daramatzagu gaiaren inguruan gogoetak eginez eta erretzen duten diskurtso horiei aurre egiteko herritarrentzako tresnak garatzen. Eta “El IncenDiario” dokumentala, ordezkari politikoen gorroto diskurtsoak jaso eta herritarren mobilizazioen irudiak biltzen ditu. Hementxe duzu ikusgai.

Sexu-esplotaziorako salerosketari buruz informatzeko 10 gomendio biltzen dituen bideoa
Kazetariei zuzendutako informazioa:
Orain dela urte bete, Bizitzeko Ihes Egin #EmakumeErrefuxiatuakDira kanpainia aurkeztu genuen: http://setrataderefugiadas.cear-euskadi.org/eu/
Kanpainia horren gainerako produktuen artean, kazetariei zuzendutako dekalogo bat plazaratu genuen, sexu-esplotaziorako salerosketaren inguruan infortzeko 10 gomendio eskainiz, beti ere, asilo eskubidearen ikuspegitik. Gaur, Pikara Magazine aldizkariko koordinatzaile, Andrea Momoitio kazetariak, 10 gomendio hauek biltzen dituen bideoa aurkezten digu:
Espero dugu zuen interesekoa izatea eta eguneroko lanerako tresna baliagarria izatea.
Bide batez, hementxe topatu dezakezue dekalogoa: http://setrataderefugiadas.cear-euskadi.org/wp-content/uploads/2018/05/DECALOGO-EUS.pdf
Ikusi bideo guztiak
Bizitza-istorioak

3 asilo istorio: maren jazarpena El Salvadorren eta ezkontza behartuta Chaden
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta pairatutako jazarpenagatik ihesean joan diren pertsonen errealitate ezberdinak ezagutzera eman nahi ditugu.

Birkokatutako pertsonen istorioak eta programaren nondik norakoak
Bi urte hauetan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoak 134 errefuxiatu hartu ditu Europako Birkokatze eta Birfinkatze Akordioen prozesuaren baitan. Kopuru horretatik, CEAR-rek 54 hartu ditu Euskadin (24 Araban, 27 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian). Suad eta Rafid, zifrei aurpegia jartzen dieten lagunak dira. Biak orain dela urte bat eta erdi Greziatik heldu ziren.
Ikusi bizitza-istorio guztiak
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko