concertina

Oscar Pasarín korrikalariak eta ZEHAR errefuxiatuekink mendi-lasterketa bat antolatu dute, ‘Esto hay que cortarlo’ gaztelaniazko lelopean, hesien aurka eta Asilo Eskubidearen alde.

Hainbat pertsona gure irudimenarentzat pentsaezinak diren oso testuinguru kontrako eta bortitzetan bizi dira. Milaka lagun egunero altxatzen dira eta duintasunaren aldeko borrokan dihardute. Beren uste sendoak askatasunez adierazteko, beren sexu-aukerak askatasunez bizitzeko eta beste batzuek ere hori egin dezaten lortzeko duintasuna; lurraldea eta bertako natura-baliabideak babesteko duintasuna; emakumeak izateko eta emakume gisa defendatzeko duintasuna; gatazka armatuaren barnean biktimarioak salatzeko duintasun arriskutsua; azken batean, eskubideak izateko eskubidea defendatzeko duintasuna.

ZEHAR errefuxiatuekink eskubide guztiak bortxatu direnean geratzen den eskubide bakarra defendatzen dugu. Eta uste osoarekin egiten dugu. Giza eskubideen alde lan egitea, eta bereziki asilo-eskubidearen alde, gaur egun, inoiz baino gehiago, erresistentzia modu bat da.

Egoera honen berri gehiago izateko honako arrazoibide hau behera kargatu dezakezu.

Lasterketa

Foto01591 km errefuxiatuen alde’ lasterketa ekainaren 27an hasi eta uztailaren 6an amaituko da. Denbora horretan Oscar Pasarínek 591 km egingo ditu mendiz mendi, gutxi gorabehera 36.000 metroko desnibelarekin, hau da, Everest 4 aldiz igotzearen parekoa. Euskal Herria zeharkatuko du etapaka, 112 udalerri zeharkatuz eta 7 hiriburuak bisitatuz.

Ibilbidea esteka honetan ikus dezakezu.

Oscar duela hiru urte hasi zen mendian lasterka, zaletasunak bultzatuta. Lehen lasterketa 2012an egin zuen, “101 Peregrinos” ultra-lasterketa hain zuzen ere, eta lasterkari gisa zituen gaitasunak egiaztatu zituen 14. tokian geratuz. Ordutik aurrera, bere entrenamenduak gogorragoak izan dira eta profesionaltasun handiko lasterketetan hartu du parte, lehen 25en artean amaitzea lortuz. Lasterketa batzuetan hiru lehenengoen artean ere amaitu du..

Lasterketari buruzko informazioa guztia webgunearen atal honetan argitaratuko da.

Ekimen honetan parte hartzeko

Lasterketa honetan hainbat modutan lagun dezakezu:

  • – Informazio hau zure kontaktuen artean zabalduz, e-mail, facebook, twitter edo beste edozein baliabide erabiliz.
  • – Km 1 erosiz, jardueraren helburuari laguntzeko. Ematen duzun euro bakoitzeko, kilometro bat hesi gutxiago! Erosteko sar zaitez honako esteka honetan.
  • – Oscarrekin batera joanez ibilbideko tarteren batean edo bestela uztailaren 6an lasterketaren azken kilometroetan, Bilbora iristen denean.
  • – Ceutako eta Melillako mugetako hesietan kontzertinak kentzeko eskaera sinatuz, honako esteka honetan.

Laguntzaileak
4trial tierraroble oryan sobradobus

Guardar