27 euskal kazetarik bat egin dute errefuxiatuei buruzko zurrumurru arrazista eta xenofoboak geldiarazteko

Zurrumurruen aurkako “Ez Utzi Endredatzen” kanpainari jarraipena emateko, CEAR-Euskadik “Kazetariak Xenofobiaren Kontra” taldearen bigarren bideoa argitaratu du, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundien laguntzarekin. Duela bi urte aurkeztutako bideoaren bigarren zatia da; lehenengo bideoan, estatu osoko hedabideetan agertu ohi diren zenbait ahots eta aurpegi ezagunek parte hartu zuten, hala nola Jordi Évolek eta Pepa Buenok. Oraingoan, Euskal Herriko 27 kazetarik egin dute bat kanpainarekin, beren ahotsak bateratuz gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko, kulturarteko elkarbizitza sustatzeko eta hedabideetatik zenbait gidalerro emateko, zurrumurru xenofoboak amaitze aldera.

Gehiago Irakurri

CEAR-EUSKADIK, ERREFUXIATUEN LAGUNTZARAKO EUSKADIKO BATZORDEAK, ERAGIN ETA PARTE-HARTZE SOZIALAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTU BATEN DEIALDIA EGIN DU

CEAR-Euskadi 1996an sortu zen, gobernuz kanpoko erakunde gisara. Gure egitekoa da nazioarteko babesa behar duten edota kanporatuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, desplazatuen, aberrigabeen eta etorkinen giza eskubideak babestea eta sustatzea.Horretarako, esku-hartze sozialeko eta eragin eta parte-hartze sozialeko prozesuak baliatzen ditugu.

LANPOSTUAREN EGINKIZUNA

Gizartea eraldatzen laguntzea, eragin eta parte-hartze sozialeko prozesuen bidez, eta erakundearen xedearekin eta ikuspegiarekin bat etorriz, beti ere.

EGITEKO NAGUSIAK – ARDURAK

  • Eragin politikoko eta herritar kritikoak sortzeko proiektuak identifikatzea, prestatzea, gauzatzea eta justifikatzea.
  • Behartutako migrazioen arrazoiei, ondorioei eta haien inguruko ekintza-proposamenei buruzko ikerketak egitea.
  • Ezaguera kritikoa sustatzea harrera emateri eta migrazioei buruz, horrekin lotutako egitasmoak eta ekintzak (kanpainak, argitalpenak, hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak eta tailerrak) prestatuz, gauzatuz eta ebaluatuz.

EZAGUERAK

  • Giza eta gizarte-zientzien arloko titulua
  • Ezaguerak Esparru Logikoaren Ikuspegiaren prozedurei buruz edo egitasmoak prestatzeko beste tresna batzuei buruz
  • Immigrazioaren eta harrera ematearen arloko ezaguerak giza eskubideen ikuspuntutik
  • Nazioarteko babes-mekanismoei arloko ezaguerak
  • Giza eskubideei eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko ezaguera teoriko eta praktikoak giza eskubideen ikuspuntutik
  • Ikuspuntu feministari eta horren aplikazioari buruzko ezaguera teorikoak eta praktikoak
  • Taldeak bideratzeari eta dinamizatzeari buruzko ezaguera metodologikoak
  • Informazioa aztertzeko eta sistematizatzeko, eta ondorioak ateratzeko gaitasuna
  • Idatzizko adierazpena
  • Tresna informatikoak menderatzea

ESPERIENTZIA

  • Hiru urteko esperientzia, gutxienez ere, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan
  • Esperientzia Esparru Logikoaren Ikuspegia baliatuz proiektuak identifikatzen, prestatzen, gauzatzen eta justifikatzen

GAITASUNAK
Gaitasun pertsonal eta sozialak:

  • Taldean lan egitea
  • Prozesuei eta erakundeari buruzko ikuspuntu globala izatea
  • Ideia berriak sortzeko gaitasuna, sormena eta berrikuntza
  • Enpatia eta asertibotasuna
  • Laguntza eskatzeko eta kritikak edo jarraibideak onartzeko gaitasuna

Gaitasun teknikoak:

  • Antolatzeko eta plangintza egiteko gaitasuna
  • Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna

JARRERAK

  • Jarrera kritikoa desberdintasunen aurreanInplikazioa gizarte-eraldaketan
  • Ikasteko eta erronka berriei heltzeko gogoa
  • Diskrezioa eta konfidentzialtasuna

AINTZAT HARTUKO DIRA

  • Hizkuntzak:lehentasuna emango zaie lana euskaraz egiteko gai diren pertsonen hautagaitzei.(Horretarako, bidali motibazioei buruzko gutuna bi hizkuntzatan).
  • Boluntario gisara eta gizarte aktibismoaren arloan esperientzia izatea.
  • CEAR-Euskadin lan egin izana edo erakundearekin lankidetzan aritu izana.

LAN-BALDINTZAK

BITARTEKO LAN-KONTRATUA (erreserbatutako lanpostu baten ordezkapena).

Aurreikusitako hasiera:berehalakoa.
Lantokia:Bilbo.
Soldata erakundearen baremoarekin bat datorrena izango da.

ESKABIDEAK

Hautagaitzak (CVa eta motibazioei buruzko gutuna nahitaezkoak dira) maiatzaren 21a baino lehen bidali beharko dira, ERREFERENTZIA honekin:ERAGIN ETA PARTE-HARTZE SOZIALEKO LANPOSTUA, helbide elektroniko honetara: seleccion@cear-euskadi.org

CEAR-Euskadik sexu-esplotaziorako salerosi dituzten Nigeriako emakumeen kopuruak gora egin duela salatu du

Errefuxiatuak: Emakumeak sexu-esplotaziorako salerosteko sareak, mugak itxi eta militarizatu direneko testuinguruanizeneko ikerketa gauzatu du CEAR-Euskadiko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak. Ikerketa horren emaitzak datorren ostegunean jakinaraziko dira, maiatzaren 11n, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan egingo den jardunaldian.Txosten horrek labur aztertzen du sexu-esplotaziora bideratutako salerosketa, genero-arrazoiengatiko jazarpena den heinean, lagungarri izan daitekeelakoan salerosita dauzkaten emakume atzerritarrak emakume errefuxiatu gisa identifikatzeko.

Gainera, emakumeak salerostea mugak kontrolpean eta militarizatuta edukitzearen ondorio larrienetako bat dela azaltzen du dokumentuak, eta emakumeen gorputzean eta bizitzan dituen ondorioak aztertzen ditu. Migratzaileek eta errefuxiatuek gero eta zailtasun handiagoak gainditu behar dituzte Europara iristeko; bizitza arriskatu behar dute, eta zailtasun horiek bereziki kaltegarriak dira emakumeen kasuan. Migrazio-prozesua sexu-indarkeriarik pairatu gabe edo salerosketa-sare batean erori gabe gauzatzea ia ezinezkoa da Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozenentzat.

Bi urte hauetan, CEAR-Euskadin sexu-esplotaziora bideratutako salerosketaren biktima izan direlako zantzuak hauteman ditugu Nigeriako emakume ugarirengan. 2016an, horren zantzuak zituzten 40 emakumeri eman genien arreta.

Azken hilabeteotan komunikabideetan agertu diren Nigeriako salerosketa-sareen desegiteari buruzko albisteak eta gure arreta-kolektiboan hauteman dugun errealitateak berresten dute Euskadi banaketa-zentro bilakatu dela Nigeriako emakumeak Penintsulako beste toki batzuetara bidaltzeko (baita Europara bidaltzeko ere, ziurrenik).

XXI. mendeko esklabotza

NBEren esanetan, fenomeno hau “XXI. mendeko esklabotza” da. Espainian 13.879 eta 40.000 emakume artean esplotatzen dituzte sexu-helburuetarako, eta Estatua salerosketa-sareen helmuga- eta bitarteko herrialde nagusietako bat da Nazio Batuen Erakundearen arabera. Kalkuluen arabera, Europan 140.000 daude egoera horretan.

Gehienak 23 eta 27 urte arteko emakumeak dira; hala ere, bai poliziek bai gizarte-erakundeek ohartarazten dute gero eta adingabe gehiago esplotatzen dituztela. Euskadiri dagokionez, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeak batez ere herrialde hauetatik datoz: Nigeria, Errumania, Txina, Paraguai, Brasil eta Dominikar Errepublika.

Asilo-eskubidea

Sexu-esplotaziorako salerosketa, ez dago zalantzarik, genero-indarkeria modu bat da, eta giza eskubideen beste urraketa larri batzuekin batera gertatzen da. Emakume horietako askorentzat, jatorriko herrialdera itzularazia izateko aukera sekulako arriskua da, gerta baitakieke berriro biktimizatuak izatea, edo berriro salerosiak, edo ostrazismo soziala pairatzea, edo beren funtsezko eskubideak larriki urratzea…

Orain arte, Espainiako gobernuak nazioarteko babeserako 23 estatutu eman dizkie sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeei. Horietatik 19 azken urtean eman ditu.

Hori dela eta, CEAR-Euskadik hau eskatzen du:

  • Hegoaldeko mugan (asilo-bulegoak Ceutan, Melillan eta kostaldeetan) eta Estatuko gainerako mugetan (portuak eta aireportuak) nazioarteko babesa jaso ahal izatea bermatzea.
  • Salerosiak izan diren emakumeak identifikatzen adituak diren erakundeak aintzat hartzea.
  • Pertsona horiek atzerritarrak barneratzeko zentroetan (CIE) ez sartzea eta hiltzeko arriskua duten toki batera ez bidaltzea.
  • Beren eskubideei buruzko informazioa jasotzeko aukera dutela bermatzea, nazioarteko babesa jasotzeko eskubidea barne.
  • Arlo horretan eskumena dutenei, bereziki segurtasun-indarrei, generoaren eta giza eskubideen arloko prestakuntza ematea.

EZ DEZAGUN AHAZTU HONDURAS!

CEAR-Euskadik, Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Mundubat Fundazioak nazioarteko deia egiten dugu, Honduras arreta-gune izan dadin, egun hauetan, bereziki; izan ere, herrialde hori hauteskunde-aldian dago, eta horrek aktibisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren gorakada izugarria eragin du, gizarte-erakunde eta -mugimenduek hedatutako informazioen arabera.Horregatik guztiagatik, elkartasun internazionalista funtsezkoa izango da aurten Hondurasko mugimenduentzat.

Gehiago Irakurri