Bizirik atera zirenen arteko topaketa

2015eko azaroaren 15ean, topaketa bat antolatu zen gerra zibilean eta frankismoan zehar erbestean bizi izan zirenen, erbesteratutakoen ondorengoen eta gaur egun Euskadin bizi diren errefuxiatuen artean. Parte hartu zuten pertsonei egindako elkarrizketa sakonen hainbat zati, Asylum komikiaren irudiak eta esanahi berezidun objektuak abiapuntu hartuta, taldean gure hausnarketak eta sentipenak partekatu genituen, erbesteak gure bizitza pertsonalean, familia-bizitzan eta bizitza-sozialean izan dituen eraginei buruz.

IMG_4059

Guardar

Salmenta-Puntuak

Asturias:

Kantabria:

Katalunia:

Euskal Herria:

Extremadura:

Madril:

SISTEMATIZAZIOA – Memoria partekatuak

Esperientzia sistematizatzeko prozesu bat garatu da; horren bidez, proiektuaren historia berreskuratu da, eta kritikoki aztertu eta interpretatu da, ondorioak, ikaskuntzak eta gomendioak biltzeko, gure jarduna hobetu eta beste pertsona eta erakunde batzuekin partekatze aldera.

Prozesu horren bidez, ekimena aztertu dugu, eta erbesteratze-esperientziari aurre egiteko gakoak aurkitu ditugu, esperientzia horien unibertsaltasuna agerian jartzeko eta gaur egun, hemen eta orain, modu bihozbera eta duinean harrera egiteko Euskadira iristen direnei.

Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: info@cear-euskadi.org

Memoria partekatuak – Hizketaldiak

Hainbat udalerritan hizketaldiak antolatu dira errefuxiatu baten eta erbesteratu baten edo erbesteratuen senide baten artean, pertsona horiek bizi izandakoa partekatzeko. Hain zuzen ere, Getxon, Ortuellan, Gernikan eta Portugaleten egin dira horrelako hizketaldiak, eta herritar asko bertaratu dira bertara, memoria historikoa ezagutzeko eta harrera gizatiarragoa nola egin ikasteko.

JornadasGetxo

Escuela empoderamientoGernika-Lumo
Escuela empoderamientoPortugalete
Escuela empoderamientoOrtuella

Itzuli proiektuaren aurkezpenera

Guardar