II. Berdintasun Plana

eCEAR-Euskadiko Berdintasun Batzordea, UNA Gestión-ekin batera, erakundearen II. Berdintasun Plana garatzen lagunduko duen ekitatearen aldeko prozesuan bete-beterik dago. Prozesua bi fasek osatzen dute: auto-diagnostiko fasea genero ikuspuntutik entitatean aurki litezkeen ezberdintasun posibleak identifikatzean datza, jarraian eta auto-diagnostikoaren ondorioen laguntzaz, Ekintza Planaren elaborazio-fasean murgildu ahal izateko. Egun, prozesua auto-diagnostiko fasean aurkitzen da, Ekintza Plana uda ostean bukatuko dela aurreikusten delarik.

Guardar

Melillara egindako Giza Eskubideen Behaketa Misioaren aldez aurreko ondorioak aurkeztu ditu CEAR-Euskadik

Amaierarik gabeko bidea: emakume-aztarnak hegoaldeko mugan

logo externalización fronterasErrefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (CEAR-Euskadi) Giza Eskubideen Behaketa Misio bat antolatu du Melillan, eta Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeak, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) eta Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) ere parte hartu dute ekimenean, bertaraino joan diren komunikabideekin batera.

Informazioa bildu eta emakume errefuxiatu eta etorkinek Melillan bizi duten egoera ikusgarri egite aldera, uztailaren 8tik 11ra bitarte bilerak egin dira Gobernu Ordezkaritzarekin, Etorkinak Aldi baterako Hartzeko Zentroko zuzendariarekin, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoekin, Abokatuen Elkargoarekin eta Giza Eskubideen Erakundeekin.

Ordezkaritzaren gainerako kideak iritsi aurretik, CEAR-Euskadik, giza eskubideen erakundeen laguntzarekin, hainbat emakumeren testigantzak bildu ditu eta Seluango kanpamenduak bisitatu ditu, Nadorreko probintzian (Maroko), bertan egoten baitira emakume horietako asko zain Europara noiz igaroko.

Irailean jendaurrean aurkeztuko den txosten batean bilduko da bisitaren emaitza, eta bertan garatuko dira zehatz-mehatz orain aurkezten ditugun aldez aurreko ondorioak.

Ondorioak

Guardar

Guardar

Magdalena ibaiaren murmurioak

El Quimboko zentral hidroelektrikoaz mintzo diren ahotsak. Huila departamendua, Kolonbia.

“Nora joko dugu orain? Nik ez dakit besterik egiten, arrantza da nire bizitza, 35 urtez aritu naiz arrantzan, inork ez dit jada lanik emango, eta orain txakurrak izango bagina bezala bota nahi gaituzte, hemen egin ditugun urteak aintzat hartu gabe.”

Alirio, Magdalena ibaiko arrantzalea.

Paperezko aleak eskatzen ditugu info@cear-euskadi.org–(e)n

Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programa

Programak, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak burututa eta CEAR-Euskadik kudeatuta, jatorrizko herrialdeetan egiten duten lanagatik bizia edo osotasun fisikoa arriskuan duten giza eskubideen defendatzaileak babestu dauka helburu. Horretarako, harrera egiten zaie Euskadin sei hilabetez.

Prozesu horren barruan laguntza psikosoziala eta lan politikoa daude, hartutako pertsonen eta haien erakunde, komunitate eta mugimenduen gizarte-sarea sendotzen laguntzearen ikuspuntutik. Honako hauek planteatzen dira. Euskadin egon bitarteko lanaren xedea da pertsona horiek eta haien erakundeek laguntza politiko eta instituzionalaren esparruan dauzkaten nazioarteko sareak zabaltzea eta indartzea. Sareek, praktikan, babes mekanismoak dira, eta jatorriko herrialdeetan giza eskubideen alde lan egiten jarraitzea ahalbidetzen dute. Lan horri esker, bestalde, giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeek jasaten duten mehatxuzko egoera azaltzen eta salatzen da euskal herritarren eta erakundeen aurrean (bai eta, hala egokituz gero, Espainiakoen eta Europakoen aurrean ere), eta haiek guztiak sentsibilizatu egiten dira.

Babestutako pertsonak jatorriko herrietara itzultzean, euskal ordezkaritza batek herria bisitatzen du egoera pertsonal eta komunitarioaren jarraipena egiteko, segurtasun-sarea indartzeko eta gobernuaren, legebiltzarraren eta antolatzaileen laguntza agerian jartzeko.

Programaren aurkezpena

Nabarmenduak

Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Txostena
Jarraipeneko misioa Guatemala 2015
Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Txostena
Kolonbiako Giza Eskubideen Egoera Behatzeko eta Jarraitzeko Euskadiko III. Ordezkaritza
Borrokaren lekukotasunak
Lehen aldian, giza eskubideen aldeko hango hiru ekintzaileri egin zitzaien harrera.

 

Guardar