Memoria partekatuak:asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko euskaldunen erbesteratze-esperientzien begietatik

Egitasmo hau Gernika Gogoratuz elkartearekin elkarlanean gauzatu da, eta Giza Eskubideen esparruko EAEko eragileak asilo-eskubidearen inguruan sentsibilizatzea du helburu. Horretarako, analogiak egingo dira gerra zibilean eta frankismoan euskaldunek bizitako erbesteratze-esperientziekin, eta emakumeen ekarpenak nabarmenduko dira bereziki.

Horretarako, elkarri loturiko lau prozesu hauek baliatu ditugu:

  • – IKERKETA bat. Horri esker, EAEko errefuxiatuen eta frankismoaren garaian erbestean bizi izan zirenen lekukotzak bildu ditugu, bai eta haien ondorengoenak ere. Hori oinarri hartuta, analogiak identifikatu ditugu bizi izandako esperientzian. Ikerketa horri esker, hurbiletik ikusi ahal izan dugu zer esan nahi duen erbesteak eta asiloak: dakartzan ondorioak, pertsonek bizirik irauteko eta egoerari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta erreparazio-eskaerak.
  • – SENTSIBILIZAZIO eta PRESTAKUNTZA estrategia bat. Horren bitartez, zenbait tresna sortu eta ekintzak gauzatu dira memoria partekatu horiek jende gehiagorengana helarazteko; izan ere, memoria horiek hainbat gako eskaintzen dituzte une honetan iristen ari diren errefuxiatuei harrera gizatiarragoa egiteko.
  • – SISTEMATIZAZIO prozesu bat. Horri esker, bizitakotik ikasi ahal izan dugu, ikasitako hori etorkizuneko ekintzetan erabiltzeko.

Ekintzak

ASYLUM komikia Tras la frontera Hizketaldiak
Tailerrak errefuxiatuekin Bizirik atera zirenen arteko topaketa Kolektiboen arteko topaketa
Hedabideak Unibertsitateko egitasmoak Sistematización

Financiado por:
Logo Dipu 1

Guardar

“Beldurrik gabe bizi” Antzerki Foruma

LGTTBI (lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualak) emakume eta pertsona askok migrazio-mugimenduak hasten dituzte, indarkeria larrietatik ihes egiteko; sarritan, genero arrazoiengatiko jazarpena gisa tipifika daitezke eta, beraz, nazioarteko babes-motibo gisa. Pertsona horietako asko hesiz eta kontzertinaz inguratutako Europara iristen dira eta ez dute babes hori lortzen, babeslekurako eskubidearen kasuan bezala.

Hitza hartzeko eta ekiteko aukera ematen digu antzerkiak; errealitatea zalantzan jartzeko dauzkagun komunikabideak geure zerbitzura jartzeko aukera ematen digu, eta burutu litezkeen aldaketa zehatzetarako balizko estrategiekin JoLasTuZ errealitate hori eraldatzeko aukera ematen digu. Emakume zapalduen antzerkiak zapalkuntzari modu eraginkorrean nola aurre egin erakusten du.

CEAR-Euskadi elkarteak “Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldiak egingo ditu; errefuxiatuta dauden lagunekin eta gizarte-erakundeekin egingo diren topaketak dira.

Martxoaren 16an eta 17an Zubiria Etxean (Euskal Herriko Unibertsitatea) genero-arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenaz hitz egingo da hiru jakindurien metodologian oinarrituz.

“Bizi Beldurrik gabe” Jardunaldien helburua genero arrazoiak argudiatuta egiten den jazarpenean sakontzea izango da, errefuxiatuta dauden lagunen testigantzekin eta erakundeek herri mailan duten esperientziarekin.

Jardunaldi horiek Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan daude. Eremu akademikoko eragileen eta migrazio, giza eskubide, feminismo eta garapen alorreko erakundeen artean gai horretan egin diren azken ikerketak eta eremu horretan lanean ari diren ekintzaile, errefuxiatu eta erakundeen esperientzia sozializatzea izango da helburua.

Jardunaldi horietan Medicus Mundiko (Nafarroa) Fátima Djarraren parte-hartzea izango dugu, Ginea Bissauko da eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren Prebentziorako proiektuan Nafarroan bizi diren Afrikako herritarren bitartekari, eta baita Save a girl, save a generation erakundearena ere, gobernuz kanpoko erakunde hori emakumeen ablazioaren, adin txikikoak ustiatzearen, behartutako ezkontzaren eta emakumeenganako edozein eratako tratu txarren aurka ari da borrokan.

Women´s Link Worldwide erakundeko  Carmen Miguel-ek ere parte hartuko du, giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde bat da eta genero ikuspegia izango duen Justiziaren alde ari da lanean. Bere lanaren ardatzetako bat salerosketako biktimen eskubideen onarpena lortzea izango da.

Mugarik Gabe euskal GKEk Viena + 20 Euskalherria 2013 Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia dela medio sortu zen prozesua aurkeztuko du, prozesu horretan GKE hori izan zen aitzindari elkarte eta gizarte mugimendu desberdinen laguntzarekin.

Guatemalako Emakumeen Elkarteko Mercedes Hernández ere izango dugu, talde feminista hori hainbat jatorritako emakumeek osatutakoa da eta bere jarduera nagusietako bat feminizidioak salatzea eta begien aurrean jartzea da.

Gilberto Téllezek ere parte hartuko du, errefuxiatu kubatarra da eta sexu orientabideagatik jasan behar izan zituen presioengatik egin zuen ihes bere herrialdetik, eta baita Nahia Taldeak ere, Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzaren jardueran genero ikuspegia eta sexu-aniztasuna sartzeko lanean ari den sarea da.

“Hiru jakindurien” metodologiaren bidez jorratuko ditugu:

* Jakitea – Jakitea, genero arrazoiengatiko jazarpenaren kontzeptualizaziora eta asilo-eskubidera hurbilduz

* Jakitea – Sentitzea, genero arrazoiengatik jazarpena jasan behar izan duten errefuxiatuekin partekatutako bizipenen bidez

* Jakitea – Egitea, erakundeek eta ekintzaileek emandako ikastaldien bidez

CEAR-Euskadi elkartean asilo-eskubidea aldarrikatu nahi dugu nazioarteko babes-neurri moduan genero-arrazoiengatik jazarpena jasaten ari diren lagunentzat, eta sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak defendatzen ditugu, funtsezko eskubideak direla pentsatzen dugulako. Hamar urte baino gehiago daramatzagu borrokan sistema patriarkalaren ondorioz indarkeria jasaten duten emakumeentzako asiloaren onarpena lortzeko. Gainera, gogoetak egiten ari gara genero-ikuspegiaren eta sexu-aniztasunaren inguruan, lesbiana, gay, trans, bisexual eta sexuartekoen artean genero-indarkeriaren eraginak ere nabarmentzeko eta salatzeko.

Gai horri buruz egin den azken argitalpena Bizi Beldurrik gabe izan da: asilo-eskubidea genero arrazoiengatiko jazarpenaren aurrean, eta hortik hartu da Jardunaldietarako izenburua.

Honekin batera doakizue Jardunaldien Programa

Argitalpena jaisteko edo Jardunaldietan izena emateko: www.cear-euskadi.org

Informazio gehiago izateko edo elkarrizketak kudeatzeko: Raquel Celis (669 785 784)

 

Migrazioa ala lekualdatze behartua?

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak CEAR-Euskadiren lan bat argitaratu du Giza Eskubideei buruzko Deustu Koadernoen bilduman:

Migrazioa ala lekualdatze behartua?
Biztanleria-mugimenduen kausak eztabaidan

Portada-ensayoLan honen aztergaia gaur egungo kapitalismo neoliberala eta krisi ekologikoa direla-eta gertatzen ari diren herritar-lekualdatzeen karakterizazioa da. Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-eskubideak urratzearen ondorioak aztertzen dira, bai eta baliabideak kentzeari lotutako errealitate berriak ere. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean jasotako babes-tresnetako kontzeptuak aztertzen dira, eta ondorioak ematen dira migrazio ekonomikoaren eta asiloaren arteko beste kategoria bat sortzeko: lekualdatze behartua.

Azterlan hau CEAR-Euskadiko Eraginaren eta Partaidetza Sozialaren taldearen koordinatzaile Raquel Celis Sánchezek eta Ikuspegiren sortzaile Xabier Aierdi Urraza soziologoak egin dute. Horretarako, Kolonbiako zein Espainiako lagun ugariren laguntza izan dute; izan ere, horiek migratzaileen, errefuxiatuen eta lekualdatutakoen lurraldearen eta giza eskubideen babesari buruz dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte.

Ikerlan hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du.

PDF (CEAR)

Guardar

Egitaraua ‘Beldurrik gabe bizi’

 

“Beldurrik gabe bizi” jardunaldien helburua genero-jazarpena jorratzea da, iheslarien testigantzak eta tokiko erakundeen esperientzia erabiliz. “Hiru jakintzen” metodologiaren bidez landuko ditugu honako hauek:

* Jakin – Jakin: genero-jazarpenaren eta asilo-eskubidearen kontzeptualizazioa.

* Jakin – Sentitu: genero-nortasunagatik edo sexu-joeragatik salerosketa, mutilazio genitala, feminizidioa edo jazarpena jasan duten iheslarien esperientziak.

* Jakin – Egin: emakumeen eta LGTTBI jendearen eskubideen aldeko erakundeen esperientzia.

 

 ASTELEHENA, MARTXOAK 16

9:00   Izen-emateak

9:30   Ongietorria eta Jardunaldiaren aurkezpena

–          Erakundeetako ordezkarien mahaia

–          Jardunaldietako helburuen eta egituraren aurkezpena (CEAR-Euskadiko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako Taldeak egingo du)

10:00  Kontzeptuetara hurbiltzea. “Asiloaren babesa, genero-jazarpena dagoenean”.  CEAR-Euskadiko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako taldea

11:00  Etenaldia

11:15  Testigantzak.  Genero-jazarpenari buruzko hainbat testigantza eta esperientzia erabiliz, sentimendutik abiatuta aztertuko ditugu haren inpaktuak, hari aurre egiteko estrategiak, eta erreparazio-eskaerak. Tailerrak aldi berean egingo dira:

  1. 1:  Feminizidioa, Mercedes Hernandezekin (Guatemalako Emakume Elkartea)
  2. 2. Sexu-esplotaziorako salerosketa, Carmen Miguelekin, Women´s Link Worldwide
  3. 3. Emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontzak, Fatima Djarrarekin, Munduko Medikuak (Nafarroa)
  4. 4. LGTTBI jendearen jazarpena, Gilbert Perez eta Nahia taldea

13:30 Lehen egunaren amaiera

 

ASTEARTEA, MARTXOAK 17

9:30    Ongietorria eta saioko helburuen aurkezpena

10:00  Jakintzak eta sentimenduak elkarbanatzea. Aldibereko tailerren bateratze-lana. CEAR-Euskadiko Gizarte Eragin eta Partaidetzarako Taldea

11:00  Kafe-etenaldia

11:15  Egiten ikastea. Emakumeen eta LGTTBI jendearen eskubideak babesteko esperientziei buruzko mahai-ingurua.

  1. 1. Mugarik Gabe:  Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia (Viena + 20)
  2. 2. NAHIA taldea:  “Lurreratuz: desio ahantziak” tresna.
  3. 3. Save a girl, save a generation: mutilazio genitalaren prebentzioa

13:30  Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldien egitaraua