Bizkaiko Psikologoen Elkargoarekin batera, psikologoen sarea garatzeko hitzarmena sinatu dugu

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak eta Bizkaiko Psikologia Elkargoak (BPE) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Psikologoen Sarea izeneko laguntza psikologikorako zerbitzua garatzeko. Zerbitzu horren helburua da laguntza psikologikoa eskaintzea zaurgarritasun-egoeran edo arreta espezializatutako premiak dituzten errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeei. Sinadura Bizkaiko BPEko egoitzan egin da, Ainhoa Eguren PBEko gerentearen eta Arantza Chacon Ormazabal Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariaren artean.

Gehiago Irakurri

Zehar-Errefuxiatuekin Guatemala eta Honduras bisitatzen ari den euskal ordezkaritzaren parte da, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren barruan egiten dena

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, elankidetzak eta Aldarte, Paz y Solidaridad Euskadi eta Zehar-Errefuxiatuekin GKEek osatutako euskal ordezkaritza Guatemalan eta Hondurasen izango da astebetez, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsonen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko.

Gehiago Irakurri