Bihar ospatzen da Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna. Data kontutan izanda, ZEHAR errefuxiatuekink “Ez Utzi Endredatzen” kanpainaren jarraipena den bideo berri bat plazaratu berri du.  Kasu honetan, errefuxiatuekiko dauden aurreiritzietan oinarritzen da. Enpatia eta zirrara sortuz, bideoak mezu bat zabaldu nahi du herritarren artean: Errefuxiatuen inguruan sortzen diren zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurrean nahasten ez uztea, hala nola: asilo eskatzaileak yihadismoarekin zuzenean gizarte laguntzen gehiegizko erabilera egiten dutela.

Kanpaina honen difusiorako, ZEHAR errefuxiatuekink hedabide desberdinetan dauden kazetarien laguntza eskatuko du “kazetariak xenofobiaren kontra” manifestuarekin bat eginez, kultura aniztasunaren aldeko mezua zabalduz eta zurrumurru arrazista eta xenofoboen kontra eginez. Maiatzaren 21ean, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko egunean, ZEHAR errefuxiatuekink bere webgunean argitaratuko du kanpaina honekin bat egin duten kazetarien izenak, Gobernuz Kanpoko Erakundearen aliatu gisa arrazismoa eta xenofobiaren aurkako borrokan.

Kanpaina gaur egun entzuten ditugun zurrumurruen inguruko ikerketa baten fruitua da, zurrumurru nagusiak identifikatu egin dira eta desmuntatzeko kontra-informazioa bilatu da.  Izan ere, erakundeak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) alorrean sortzen diren zurrumurruak faltsuak direla egiaztatu du.  DBE-a ezin daiteke kobratu EAEra heldu bezain pronto,  3 urteko erroldatzea beharrezkoa baita.  Gainera, migratzaileentzat DBE-a ez da askotan entzuten dugun bezala “bizitza guztirako” eskaintzen den prestazioa (5 urte baino denbora gehiago jasotzen dutenen artean, soilik %6 atzerritarrak dira).  Horretaz aparte, fraudea ez da %0,3ra heltzen. Gainera EAEn bizi diren atzerritarren artean, soilik %9,7ak DBEa eskuratzen du. Gogorarazten dugu DBEa ez dela laguntza bat baizik eta pertsona orok duen eskubidea.

Melillako  hesiaren inguruko informazioak entzuten ditugunean edota errefuxiatuen etorrerei buruz, “jende-oldea” edo “jauzi jendetsu” bezalako kontzeptuekin lotzen da. Errealitatea da Espainiar Estatuan 2016. urtean zehar 15.755 asilo eskari gauzatu zirela, Europar Batasuneko asilo eskari guztien %1,3, hau da,  soilik hiru 10.000 biztanleko.

Errefuxiatuen eta yihadismoaren arteko lotura, behin baino gehiagotan egiten da. 2012.urtetik hona, Barne Ministroaren esanetan,  soilik 7 pertsona atxilotu dituzte Euskadin ustezko yihadismo kontuengatik eta ez da ezagutzen horien artean asilo eskatzaileak zeudenik.

Egun, hemen bizi diren errefuxiatu eta migratzaileen inguruan hainbat zurrumurru arrazista eta xenofobo sortu dira. Gure bizikideak dira, gizarte honen parte eta gure ardura endredatzen ez uztea da.