CEAR-Euskadik, euskal gizarteak errefuxiatuenganako duen elkartasuna erakutsiko du larunbat honetan, zenbait jarduera herrikoiren bitartez. Horien artean azpimarragarria da bigarren urtez jarraian Bizkaian  ospatuko den “Bilbao Refugio” lasterketa, Guggenheim Museoaren zabalgunean hasi eta amaituz.

Hitzordua goizeko 11:30etan hasiko da. Ordu horretan daude deituta oinez edo korrika 5 kilometroko zirkuituan parte hartu gura duten pertsona guztiak. Izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira, eta lasterketaren egun berean edo lehenago egin ahal izango da, online formularioaren bitartez (hemen) edo  Bailengo zabalgunean, FEVEren aurrealdean, CEAR-Euskadik instalatu duen informazio puntuan, 18:00etatik 20:00etara.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren (ekainaren 20a) barruan ospatuko den jardunaldia eguerdiko 13:30 inguruan amaituko da, babesaren aldeko jaiarekin, “Batukale” batukadaren animazioarekin eta “Diversion Rock” taldearen emanaldiarekin.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoaren eta Eroskiren laguntza du. Jasotako diru guztia Euskadin dauden errefuxiatuen beharrei erantzutera zuzenduko da, CEAR- Euskadiren bitartez.

“BILBAO REFUGIO” DEIALDIA

Eguna:           Larunbata, ekainak 23.

Ordua:            11:30ean.

(Goizeko 11:00etatik lasterketaren arduradunak prest egongo dira elkarrizketak egiteko)

Lekua:            Guggenheim Bilbao Museoaren Zabalgunean.