Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin lotuta, bihar eta ostiralean, apirilak 27 eta 28, Gernika Gogoratuz-ek eta CEAR-Euskadik antolatutako Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko XXVII. Jardunaldiak izango dira, izenburu honekin: Muga, itzalak eta edertasuna”. Helburua da elkarrizketagune bat zabaltzea, bakearen kulturaren garapenean laguntzeko.

Hauek dira landuko diren gaietako batzuk: behartutako lekualdatzea, haren kausak eta ondorioak; asilo-eskubidea, eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi doazen pertsonen igarotzea; erbesteko iraganeko eta gaur egungo esperientziak; erantzukizun politikoa; gizarte osoaren erronka, harrera duina ziurtatzeko; eta elkartasun-ekimenak eta biziari eustea gerra-egoeretan. Gainera, erbesteko esperientzia batzuen berri emango da: Kolonbian jatorria duten pertsona errefuxiatu batzuen esperientziak nahiz Gerra Zibilean erbesteratutako emakume batzuen ondorengoenak.

Jardunaldiak amaitzeko, kale-antzerkiaren emanaldi bat izango da: Tras La Frontera”, Plataforma Tirante taldearena. Diziplina anitzeko ikuskizun bat da. Bidaia bat egiten da, asmatutako etorkizun batera, eta han, muga bat igarotzea realityshow bat bihurtzen da: bidegabekeria eta miseria espektakulu bihurtzen ditu, eta zer bihur gaitezkeen jartzen du agerian.

Sakatu hemen Jardunaldien egitaraua ikusteko eta izen-ematea egiteko.