Hegoamerikar herrialdera uztailaren 14 eta 23 bitartean egindako bisitaren testuinguruan, CEAR-Euskadik egiaztatu du, Bake Akordioetatik bi urte pasa diren arren, euren lurraldeetan bakea defendatzen duten buruzagien kontrako indarkeria, mehatxu eta muntai polizialen larritze bat eman dela. «Egoera horrek, pertsona askok babes neurri gisa euren lurrak eta euren bizitza ereduak indarrez utzi behar izatea dakar», azpimarratzen du Patricia Bárcenak, CEAR-Euskadiko Zuzendariak.Bereziki afro-jatorriko komunitateen, indigenen eta nekazari komunitateetako buruzagien kontra burutzen den indarkeria. Baita jendarte mugimenduetako kideen kontra ere, behar besteko bermerik gabeko auzibideen helburu izaten direnak. Hori da Proceso de Comunidades Negras (PCN), Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca (ACONC) elkartearen, Organización Nacional Indígena de Colombia (ONIC) eta Comité de Solidaridad con Presos Políticos (CSPP) batzordearen kasua.  Baita «El Andino» izena duen kasuko sindikatutako emakumeen kasua ere, misio ofizialaren ostean, antolakundeak Bogotako Buen Pastor espetxean bisitatzeko aukera izan zituenak, beste preso politiko batzuekin batera.

Bárcenak lurraldeetan bizi den egoeraren gaineko bere kezka ere adierazi du, bertan «interes ekonomikoak lehenesten dira, pertsonen babesaren gainetik». Ordezkaritza, hain zuzen, euren lurraldea okupatzeko Suarezko (Cauca) La Toma kontseilu komunitarioaren kontrako mehatxuen eta lekualdatze behartuen lekuko izan da, eta Hidroituango-ko megaproiektu hidroelektrikoak sortu duen gizarte- eta ingurugiro-eragina egiaztatu du.

CEAR-Euskadik kolonbiar erakundeei eskatzen die:

  • Prebentzioko eta babes kolektiboko mekanismoak ezartzea eta defendatzaileen lana ikusaraztea eta haren balioa azpimarratzea, gehien mehatxatutako gune eta kolektiboetan arreta berezia jarrita.
  • Antzinako herriak aitortzea (afrikar jatorrizkoak eta indigenak) eta euren lurraldeak legeztatzea.
  • Landa eremuetan erakundeen presentzia handitzea, baina ez soilik segurtasunaren bitartez, baita, eta batez ere, ikuskera bereizgarria duen garapen sozial, ekonomiko eta kulturalaren bidez.
  • Lurralde guztietan benetako bake- eta bizikidetza-kultura sortzeko lana sendotzea.

Oharra: Giza eskubideen Behaketarako Euskal Ordezkaritzaren misio ofiziala uztailaren 14 eta 19aren artean egin zen, bertan Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko kideek eta Emigradxs Sin Fronteras, Mugarik Gabe eta CEAR-Euskadi antolakundeek (Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren koordinazioaz arduratzen den antolakundea) parte hartu zuten. Bisita ofizialean, herrialdeko kolektibo ezberdinetako giza eskubideen lau defendatzaileren jarraipena egin da, orain gutxi Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu dutenena.

Misio ofizialaren prentsa- oharra

Misio ofizialaren ostean, CEAR-Euskadik, Mugarik Gabe eta Emigradxs Sin Fronteras antolakundeekin eta Elkarrekin Podemoseko eta EH Bilduko legebiltzarkideekin batera, bisita ez-ofizial bat egin zuen, batetik, «El Andino» kasuagatik espetxean dauden sindikatutako emakumeen egoera ezagutzeko eta, bestetik, Hidroituangoko hidroelektrikotik gertu dauden komunitateetara, megaproiektu horrek euren bizitzetan izan duen eragina ezagutzeko.