CEAR-rek jakinarazi duenez, 2016.urtean espainiar Estatuak 6.855 asilo eskatzaileei babesa eskaini zien. Horietatik,   6.215 Siriako gatazkatik ihesean zetozen, beste herrialde batzuetatik eta jazarpen mota desberdinetatik ihesean datozen pertsonei asiloa ukatuz.

Eurostaten datuen arabera, 10.250 eskaera ebatsi ziren eta horietatik, %67 nazioarteko babes motaren bat izan zuten. CEARretik egiten den irakurketa hauxe da: Aldeko ebazpen gehienak, 2015ean eta aurreko urteetan zehar  Siriako gerratik ihesean zetozen lagunei eskaini zizkieten.

CEARren ustez, txalotzekoa da aldeko ebazpenen igoera, aldeko urtearekin konparatuz %67 gora egin dute eta. Hala ere, erakundeko idazkari orokorrak, Estrella Galanek dioenez “kezkagarria da ikustea nola ahazten dituzten agintari espainiarrek munduan zehar dauden beste gatazka eta mehatxuak. Izan ere, asko dira jazarpen mota ezberdinetatik ihesean datozen lagunak”.

CEARrek nabarmentzen du, aldeko ebazpenen artean 6.500 Babes Subsidiario egon zirela, aldiz, errefuxiatu izaera soilik onartu zitzaien 355 pertsonari (urtean aurkeztutako asilo eskaeren %3,5). Europar Batasuneko beste herrialde batzuek dituzten zifrekin konparatuz gero, aldea dagoela esan beharra dago (Alemania %41 eta Frantzia %21). Gainera, CEARrek kritikatzen du inori ez zitzaiola babesa eskaini Arrazoi Humanitarioengatik.

“Honako datu hauek demostratzen dute espainiar agintariek ez dituztela soilik trabak jartzen errefuxiatuak ez heltzeko. Heltzean, legediak arautzen duen asilo eskubidea muturreraino mugatzen dute”.

 

 20.000 eskaera ebatzi gabe

Datuen arabera, 2016an Espainiar Estatuak marka berri bat hautsi zuen: 15.755 asilo eskari berri aurkeztu ziren, 3 asilo eskatzaile 10.000 biztanleko. Hauetatik %40 emakumeak ziren (6.350) eta gizonezkoak aldiz, 9.400.

Europar Batasunean 1.259.265 asilo eskaera egon ziren, beraz, beste urte batez, espainiar Estatuan EBko asilo eskaeren %1,3 soilik aurkeztu ziren. Aurkeztutako asilo eskaeren jatorrizko herrialde nagusiak hauexek izan ziren, hurrenez hurren: Venezuela (3.960), Siria (2.975) eta Ukrainia (2.570). Siriatik etorritako pertsonen asilo eskaerek behera egin dute. Melillako mugan soilik 2.268 lagunek eskatu zuten asiloa, aurreko urtearekin konparatuta, erdia baino gutxiago. Mugara heltzeko zailtasunen areagotzea eta bide seguruen gabezia arrazoi nagusiak dira.

20.370 ebatzi gabeko asilo eskaera pilatuta zeuden aurreko urteko bukaeran. “Beharrezkoak diren baliabideak aurrera eraman behar dira asilo eskatzaileek sentitzen duten itotasuna txikitzeko. Askotan, beraien bizitzak ebazpenaren menpe daude eta”. Gainera, “espedienteak ebazteko legezkoa den 6 hilabeteko epealdia betetzeko” eskaera luzatu du Paloma Favieresek, CEAR-reko zerbitzu juridikoaren koordinatzaileak. “Atzerapen hauek harrera sisteman disfuntzio larriak sortzen dituzte eta baita errefuxiatuen integrazio prozesuan ere”, adierazten du Galanek.

Azkenik, aurreko urtearekin konparatuz gero, Europara Mediterraneo itsasoko ibilbidetik heldutako pertsonen kopurua jaitsi arren (363.00 2016an vs. 1.000.000 2015ean), beste “marka historiko makabroa” lortu zen:  5.000 lagun zendu edo desagertu ziren Mediterraneoan, hain zuzen ere.