Gaur, Gasteizko Parlamentuak Ez Legezko Proposamen (ELP) bat onartu du Eusko Jaurlaritza estutzeko errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazkoak diren neurriak hartu ditzan.

ELP-a Cear-Euskadik Eusko Jaurlaritzari azkenengo hilabete hauetan galdatu dizkion premiazko 5 neurrietan oinarrituta dago. Hauteskunde kanpainan, erakundeak bilera pertsonalak izan zituen alderdi nagusiekin eta gai honen inguruko herritarren sinadura bilketa bat sustatu du Change.org plataformaren bitartez.

Batzordeak  Eusko Jaurlaritzari proposatutako neurrien artean, zuzenean bere konpetentzien barnean dauden neurriak hartzea eskatu dio, hala nola: Euskadira heltzen diren errefuxiatu guztiek errekurtso eta zerbitzu publikoak eskuratu ahal izatea, beraien jatorria eta hona iristeko erabili duten bidea edozein dela ere; eta kulturen arteko elkarbizitza eta harrera integrala sustatzea, benetako babes hiri eta herriak sortuz.

Eskakizun horietan, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo Gobernuari honako neurri hauek hartu ditzala exijitzen dio: Mugak pasatzeko bide seguruak          bermatzea, Europan hartutako konpromisoak betetzea, EB-Turkia itunari babesa kentzea eta Asilo Legea garatzen duen erregelamendua exijitzea.

Nahiz eta onartutako Ez Legezko Proposamena luzatutako neurrien norainokoa murrizten duen, CEAR-Euskadik positibotzat jotzen du euskal erakundeek proposamenekin bat egitea eta Eusko Jaurlaritzari bereak egitea exijitzea. Dena den, erakundea Ez Legezko Proposamen honek hartzen duen ibilbideari adi egongo da eta ziurtatuko du hartutako neurriak betetzen direla.