Garai Digitaleko Erronkak: Eraldaketa Digitala eta Jasangarritasuna Hirugarren Sektorean

«Klima-aldaketa eta behartutako desplazamendua garai digitalean: migratzaile eta errefuxiatuen erronkak» (CEAR, 2023ko azaroa)

COP28aren bezperan, Raquel Celis gure kideak, (lotura Deserrotuak) txostenaren koordinatzaileak, klima-aldaketaren, digitalizazioaren eta behartutako desplazamenduen arteko loturak jorratu zituen. Digitalizazio handiagoa edo Adimen Artifizialak mundu mailan eskatzen duen energia kontsumoaren gorakada jasateko lehengai eta ur nahikorik ez dagoela gogorarazi zuen. Gailu elektronikoak eta hodeia erabiltzeak, funtzionatzeak eta mantentzeak lehengai funtsezkoak izugarrizko kopuruetan erabiltzea eskatzen dute, hain zuzen ere, Europako ekonomiarako ezinbestekoak diren gaiak dira eta haien horniketa bermatzea oso zaila da. ELGAren arabera, «funtsezko lehengaiekiko mendekotasunak laster ordeztuko du egun petrolioarekiko duguna», gogorarazi zuen.

«Ez gara ari bakarrik gaien kontrolaren inguruko borroka bizitzen, baizik eta kontakizunaren kontrolaren ingurukoa ere: behartutako desplazamendua eredu estraktibistaren ondorio eta estrategia da, bortizki inposatzen da eta gizarte-klaseko botere-harremanak, patriarkalak eta arrazistak areagotzen ditu. Kolapso ekosoziala ez dute konponduko eragin dutenek, negozio-hobi berriak esploratzen jarraitzeko asmoarekin». Ez da klima, kapitala baizik.

Ikusi bideoa (58 minutua):

Ikusi bideoa (58 minutua):

Deskargatu ezazu #Deserrotuak txostena: «Klima aldaketak behartutako desplazamenduen inguruko interpretazio kritiko bat»^ HEMEN 

Bizilagunak ekimenak hamalau udalerritako pertsonak bilduko ditu igandean kulturarteko 37 bazkaritan

Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren, Bitartean Jolasean elkartearen eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta “Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategia”ren barruan kokatzen da.

Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a. “Mahai istorioak” lelopean, azaroaren 19an, igandea, Arabako hainbat etxek eta txokok bat egingo dute Bizilagunak ekimenarekin. Ekimen horren helburua da mahai baten inguruan bi familia biltzea, hau da, jatorri kultural desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzeko eta bizikidetza sustatze aldera. Aurten 37 bazkari aurreikusten dira lurraldeko 14 udalerritan, Gasteizen antolatzen direnez gain, eta gutxienez 29 nazionalitate desberdinetako familiek hartuko dute parte.

Gehiago Irakurri

Ausartak jardunaldia antolatuko dugu, errefuxiatu, migratzaile eta ijitoek etxebizitza izateko jasaten dituzten diskriminazioak salatzen dituzten ahotsak

Datorren ostegunean, urriak 5, Donostiako Aquariumean arrazismoaren aurkako ahots ausartak bilduko dira, migratzaile, errefuxiatu eta ijitoek etxebizitza alokatzerakoan jasaten dituzten diskriminazio egoerekin nola amaitu behar dugun eztabaidatzeko. Zehar Errefuxiatuekin GKEak, Eraberean Sareak eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu dute jardunaldia. Diskriminazioa jasan duten zenbait biktimek lehenengo pertsonan kontatuko dituzte ez bakarrik sufritutako gertakariak, baizik eta beraiek diskriminazio horren aurrean egindakoak ere. Valientes/Ausartak Jardunaldiaren 5. edizioa da, eta Tratu-Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari Buruzko III. Euskal Kongresuaren baitan kokatzen da, urriaren 5 eta 6an Donostian egingo dena.

Gehiago Irakurri

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube