Aurten ere, Oscar Pasarín ultrairaupeneko lasterkariak bere gorputza muturreraino eramango du errefuxiatuen egoerari erreparatzeko: 8 egunean 1.000 kilometro korrika egitea, 20 orduko erritmoan.

Bilbon burutuko da erronka, hortik dator bere izena “La Bilbao Refugio”, eta 6 kilometroko hiri-zirkuitu batean egingo du. Zehazki, Bilboko Itsasadarraren inguruan ibiliko da, Areatzako zubitik Euskalduna zubira bitartean.

Erronka ekainaren 17an (larunbata) hasi eta ekainaren 25ean (igandean) amaituko da, eguerdian “La Bilbao Refugio” lasterketarekin bat etorriz. Herri- lasterketa solidario horretan, nahi duten guztiek Óscarrekin bat egin ahal izango dute bere azken 5 kilometroetan. Prest dago jada online plataforma izena- emateko (10 euro izen-emate bakoitza, kamiseta teknikoa eta janari poltsa barne).

Óscar Pasarín

Ultrairaupeneko lasterkari euskaldun hau ezaguna da, kirol arloan egin dituen lorpenez gain, errefuxiatuen egoera ikustarazteko izan duen inplikazioagatik. Beste urte batzuetan ere erresistentzia fisiko eta mental izugarria eskatzen zuten balentria itzelak egin ditu:

  • 2014an: 591 kilometro errefuxiatuen alde: etapatan banatutako mendi-lasterketa, Euskal Herri osoan zehar, 36.000 metro baino gehiagoko desnibel orokorrarekin.
    • 2015ean: Más Kilómetros, Más Refugio. 1.200 kilometro, Algecirasetik Bilbora, 15 egunean (28 maratoi egitearen baliokidea).
    • 2016an: El Camino Más Duro. Donejakue bideko marka: 800 kilometro 7 egun baino gutxiagotan.

Nola lagundu

Ekimena laguntzeko modu ezberdinak daude:

  1. Lasterketan izena-emanez.
  2. Kilometroen dohaintza eginez.
  3. SMS solidario baten bidez.

Erronkan eta herri-lasterketan bildutako diru guztia Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen (ZEHAR errefuxiatuekin) proiektuetara bideratuko da.