Ostegun honetan, urriaren 7an, “Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian barna” mintegia egingo da Bizkaia Aretoan. CEAR-Euskadik antolatu du, eta ekitaldian bi igarotze- eta harrera-espaziori buruz hitz egingo da, bi une historiko ezberdinetan: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga.

Topaketaren helburua da elkarrizketa bat sortzea euskal herritarrek Guda Zibilean eta diktadura frankistaren garaian bizi izan zuten erbestearen eta gaur egun, indarkeriarik gabeko bizitza baten bila, Euskal Herria eta Mexiko zeharkatzen dituzten pertsonen bizipenen artean.

Ekimenaren koordinatzaile Beatriz de Lucasek hau azaldu du: “erbesteratu zen herri gisa daukagun historiari erreparatzeak interpelatu egiten gaitu gaur egun gure lurraldera babes bila iristen diren pertsonei harrera egiteko”. Gainera, “ezaguna dugu Mexiko eta Estatu Batuak banatzen dituen harresia, baina askotan ez gara hain kontziente Irun eta Hendaia artean ere muga bat dagoenaz. Muga horrek pasatzea eragozten die babesa Frantzian edo Europako beste herrialde batzuetan bilatzen duten pertsonei”.

Mintegian memoria historikoaren, babesaren eta migrazioaren arloko Euskal Herriko eta Mexikoko hainbat kolektibok hartuko dute parte, besteak beste, hauek: Intxorta 1937, Irungo Harrera Sarea, Etorkinekin, Caravana de Madres Centroamericanas eta “Cecilia G. Guilarte” Foro Errepublikarra. Atxikita doa programa.

Deskargatu programa HEMEN

Mintegian parte hartzeko, ezinbestekoa da FORMULARIO honetan izena ematea.

Ekitaldia streaming bidez emango da gure CEAR-Euskadi Facebook kontuan.

Ana Enamorado, Erdialdeko Amerikako Amen karabanako kidea

Ana Enamorado 2010ean Mexikon desagertu zen Oscar Antonio Lopez Enamoradoren ama da. Une horretatik aurrera, ez du bere bilaketa eten, eta, ondorioz, 2012an, desagertutako senideen bila ari diren Erdialdeko Amerikako Amen karabanan parte hartu zuen. Esperientzia pertsonal horretatik abiatuta, Mexiko zeharkatzen duten migratzaileen giza eskubideen defentsan lanean dihardu. Gaur egun, migratzaileen giza eskubideen aldeko ekintzailea da eta Erdialdeko Amerikako Mugimendu Migratzaileko kidea, Amen karabanari laguntzen dioten pertsonek eta erakundeek osatzen dutena.

Hitzaldietara joateko beharrezkoa da honako helbide elektronikoan izena ematea: incidencia@cear-euskadi.org