CEAR-Euskadik zenbait proposamen egin dizkie hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei, errefuxiatuen eskubideak bermatzeko

Uztailaren 12an (igandea) egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, ganbera horretan ordezkaritza duten alderdi politikoekin harremanetan jarri da CEAR-Euskadi, konpromisoa har dezaten hurrengo legegintzaldian Euskadin bizi diren asilo-eskatzaileen, migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko; eta, horrez gain, COVIDaren krisiari aurre egiteko egingo diren plan ekonomiko eta sozialetan kolektibo horren behar espezifikoei erantzun diezaieten.

Patricia Barcenak, erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: “Euskal gizarteak askotan erakutsi die elkartasuna errefuxiatuei, ez baitu ahazten duela ez hainbeste erbestea bizi izan genuela, eta, beraz, babesleku izan nahi dugu orain. Alde horretatik, hauteskunde hauek aukera bat dira haien eskubideak bermatuko dituzten, harrera duina sustatuko duten eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuko duten politika publikoak sendotzeko”.

HEMEN klik eginez irakur ditzakezu proposamenak.

1000 lagun baino gehiago errefuxiatuen eskubideen alde kalera atera dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Gaur, Ekaina 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta horren harira, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hainbat taldek Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen mobilizazioak antolatu dituzte. Agerraldien lema hauxe izan da: “Izan gaitezen babesleku: harrera, erregularizazioa, eskubideak eta bizikidetza”.

Donostian 400 bat lagun bildu dira, 200 bat Vitoria-Gasteizen eta 450 inguru Bilbon.

Irakurri HEMEN manifestua. 

CEAR-Euskadik euskal erakundeei eskatu die kontuan har ditzatela errefuxiatuen beharrak COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko planetan

Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hots, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei.

Gehiago Irakurri

Espainiako estatuko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programen komunikatua

Sinatzaileok, Estatu espainiarreko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programek, COVID-19k munduan sortu duen osasun-krisia eta haren kudeaketa politikoa ikusita, honen bidez, kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu, giza eskubideen defendatzaileak, haien erakundeak eta kolektiboak arriskuan daudelako gaur egun, eta gero eta egoera larriagoa dutelako.

Oharra irakurtzeko sakatu HEMEN

Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programak aurten giza eskubideen Kolonbiako bi defendatzaile eta Hondurasko bat babesten ditu

Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programaren ekitaldi berri honetako hiru partaideak honako hauek dira: Paola Andrea Ararat Nazarit, Kolonbiako ACONC (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca) elkarteko kidea; Honduras Diversa elkarteko Néstor Hernández; eta OIA (Organización Indígena de Antioquía) elkarteko kidea.

Gehiago Irakurri

CEAR-Euskadiren jakinarazpena, osasun-larrialdiaren harira

Osasun-agintaritzek dekretatutako larrialdi-egoeraren aurrean, CEAR-Euskadin ezohiko egoera honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzen ari gara, betiere birusa geldiarazteko emandako prebentziozko gomendio guztiei jarraituz. Horrelako testuinguru zail batean, gure lehentasun nagusia da ahalik eta kalitate handieneko arreta eskaintzen jarraitzea gurekin lan egiten duten pertsonei. Halaber, gure lehentasuna da arreta hori ahalik eta berme guztiekin ematea, gure langileei dagokienez zein artatzen ditugun pertsonei dagokienez. Horretarako, ahal den guztietan lehentasuna emango diegu aurrez aurrekoak ez diren kanalei.

Gehiago Irakurri

Madrilen eta Bruselan ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei, Grezia eta Turkia arteko mugan giza eskubideak errespetatuko dituen erantzun bat emateko eska dezaten dei egiten diegu

Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) kezkatuta dago Greziako gobernuak adierazi duelako eten egingo duela asilo-eskubidea, eta Europara Turkiatik igarota heltzen diren eta Greziara doazen errefuxiatuen eskubideak urratzen ari direlako.

Gehiago Irakurri

Hegoaldeko Mugatik Europara iritsitako edo iristen saiatutako 5 emakumeren kontakizunak argitaratu ditu CEAR-Euskadik liburu batean

Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea kontakizun-liburua argitaratu berri du CEAR-Euskadik. Liburu horren bidez, agerian jarri nahi da zer-nolako historiak bizi izaten dituzten Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeek, Espainiako Hegoaldeko Mugan zehar igaroz Europarako migrazio-proiektu bati ekiten diotenean. Amanda Andrades kazetariak idatzi du liburua, eta Amelia Celayak egin ditu diseinua eta irudiak eta CEAR-Euskadiren webgunean salgai dago, HEMEN sakatuz. 

Liburuan dossierra HEMEN deskargatu dezakezu. 

Gehiago Irakurri

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko




 

Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube