Pribatutasun-politika, datu pertsonalen tratamendua eta cookie-ak
Datu pertsonalen tratamendurako fitxategiaren arduraduna
ZEHAR errefuxiatuekink (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea) Bilbon du helbidea (Kristo kalea 9 Bis, 5 – 48007), eta hura da interesdunen datu pertsonalen tratamendurako fitxategiaren arduraduna, eta alde horretatik, jakinarazten du bere esku dituen datuen tratamendurako, datu pertsonalen babesaren alorrean indarrean dauden araudiek ezarritakoa hartuko duela oinarri; zehatz esatera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (ES) eta 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak (ES) ezarritakoa.
Zure datuak nola eskuratu ditugun
Noizbait ZEHAR errefuxiatuekinren jardueraren batean parte hartu duzulako, edota gaur egun ere, gure kanpainaren batean parte hartu edo gure jardueren, kanpainen eta ekimenen gaineko informazioa eskatu, eta bazkide, emaile zein boluntario gisara gure erakundearekin nolabaiteko harremana duzulako eskuratu ditugu zure datuak.
Zer motatako datu pertsonalak tratatzen ditugun
Beheraxeago aipatzen eta esplikatzen direnak helburu hartuta, honako datu hauek tratatzen ditugu:
ZEHAR errefuxiatuekinren ekimen, kanpaina eta jardueretan parte hartu eta gure buletina jaso ohi duten bazkide, emaile, boluntario, laguntzaile eta harpidedunekin dugun harremanari eusteko beharrezkoak diren datuak.
- Izena
- Deiturak
- NAN
- Posta elektronikoa
- Telefono-zenbakia
Jardueraren nolakoak eta/edo gure kanpainetan parte hartu eta gure buletina jaso ohi duten bazkide, emaile, boluntario, laguntzaile eta harpidedunekin dugun harremanak hala eskatzen dutenean, beste datu hauek ere eska dakizkieke interesdunei, beren borondatez eman diezazkiguten:
- Jaiotze-data
- Sexua
- Lehentasunezko hizkuntza
- Helbidea
- Diru-ekarpena
- Bankuko datuak
- Lanbidea
- Boluntario-lanetan aritzearekin lotutako informazioa.
Interesdunek ZEHAR errefuxiatuekinrekin aurrerantzean dituzten harremanetan haiek beren borondatez ematen dizkiguten datuak ere tratatuko ditugu, sare sozialen edo beste edozein aplikazioren bidez helarazitakoak ere barne direla. Bakoitzak bere sare sozial edo aplikazioari zer-nolako pribatutasun-konfigurazioa eman dion, datu pertsonalen erabilera horren baitan dago, bai eta sare sozialak edo aplikazioak berak aplikatu ohi dituen pribatutasun-politiken mende ere; beraz, sare sozial edo aplikazio bakoitzak gai horri buruz zer politika aplikatzen dituen jakiteko, haiek irakurtzea aholkatzen dugu.
Erabiltzaile-datuen tratamendua legeztatzea
ZEHAR errefuxiatuekink interesdunaren baimena beharko du haren datuak tratatzeko, eta interesdunak baimena kendu bezain pronto, datuak tratatzeari utzi beharko dio. Nolanahi ere, baimena ukatua duen kasuetan ere, horrek ez dio ezertan eragingo aurrez datuak tratatu diren moduaren legezkotasunari.
Hurrengo atalean aipatzen diren xedeak banan-banan baimentzekoak direnez gero, interesdunak haietako bati baimena kentzen badio ere, horrek ez die gainerakoei ezertan eragingo.
Datu pertsonalen tratamenduak zer xede dituen
Sorreratik beretik geure buruari emandako xedeak betetzeko tratatzen ditugu datu pertsonalak: alegia, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak babestea eta defendatzea, eta haien egoera agerian jartzea. Alde horretatik, gure bazkide, emaile, boluntario, laguntzaile eta harpidedunen datuak xede hauetarako tratatuko dira:
- ZEHAR errefuxiatuekink SMS bidez, telefono bidez, postaz edota e-mailez informazioa bidaltzeko, interesdunak kontrakorik agintzen ez badu behintzat, eta informazio-eskaerei erantzuteko.
- ZEHAR errefuxiatuekinri diruz laguntzeko kanpainak eta parte-hartze aktiboa eskatzen duten bestelako ekimenak (sinadura-bilketak…) sustatzeko.
- ZEHAR errefuxiatuekinren barruan lankidetza sustatzeko boluntario-sarearen bidez.
- ZEHAR errefuxiatuekinko boluntario-sareak antolatutako jardueretan edo haren aldeko kanpainetan parte-hartzea koordinatzeko.
- ZEHAR errefuxiatuekink antolatzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzera gonbidatzeko.
- Gogobetetasunari buruzko inkestak egiteko.
- Profilak eratzeko oinarrizko jarduerak antolatzeko; aurreko jarduera guztiak behar bezala antolatzen direla kudeatzea da profilen helburua, eta horretan, interesdunak berak helarazitako informazioa hartuko dugu oinarri.
Interesdunak noizbait gure ekimen, kanpaina edo jardueraren batean parte hartu badu, antzeko jardueraren bat antolatzekoak garela iragartzekoak diren mezuak postaz edo e-mailez bidaltzeko ere tratatuko dira datu pertsonalak.
Interesdunak noiznahi egin diezaioke uko era horretako promozio-iragarpenak jasotzeari, eta horretarako, aski izango du eskaera bat bidaltzea info@zehar.eus posta elektronikora edo ZEHAR-Errefuxiatuekinren helbidera.
Interesdunak ZEHAR errefuxiatuekinrekin bazkide, emaile, boluntario, laguntzaile edo harpidedun gisara duen harremanari eustearekin lotutako datu pertsonalen tratamendua zerak legitimatzen du: harreman horretatik eratortzen diren kontratuzko betebeharrak betetzeko beharrezko izateak.
Noizbait gure ekimen, kanpaina edo jardueraren batean parte hartu dutenei antzeko jardueraren bat antolatzekoak garela iragartzeko promozio-mezuak bidaltzea gure elkartearen interes legitimoetan eta indarrean den araudian oinarrituta dago.
Boluntario izatearekin lotutako lanetarako ere beharrezkoa da datu pertsonalak tratatzea, hala agintzen baitu gai horri buruz indarrean den araudiak.
Datu pertsonalak eta hirugarrenak
Ez dugu interesdunen daturik salduko, alokatuko edo emango, baina bai hemen aipatzen direnei helaraziko, baldin eta ondoren esplikatzen diren kondizioak betetzen badituzte:
- Administrazio Publikoak: ZEHAR errefuxiatuekink bere jarduerengatik dituen legezko betebeharrak betetzeko.
- Gure eskaeren eta kanpainen hartzaileak: Eskaeraren bat sinatzen edo kanpainaren batean parte hartzen duten pertsonei buruzko datu ezinbesteko guztiak (izen-deiturak, NAN, helbidea, posta elektronikoa) bidali behar izaten dizkie ZEHAR errefuxiatuekink kanpaina bakoitzaren hartzaileei, kanpaina horiekin lotutako betebehar guztiak betetzeko. ZEHAR errefuxiatuekink kanpaina bakoitzean hartzaileak nor diren informatu beharko du.
- ZEHAR errefuxiatuekink kontratatuak dituen zerbitzuen hornitzaileak, zerbitzu horiek emateko datu pertsonalak eskuratzea ezinbestekoa baldin bada. ZEHAR errefuxiatuekink konfidentzialtasuna bermatzeko eta datu pertsonalak tratatzeko hitzarmenak ditu sinatuak hornitzaile horiekin, interesdunen pribatutasuna babesteko legeak ezarritakoarekin bat etorriz.
- Interesdunak borondatez parte hartzen duen kanpainak, jarduerak eta ekimenak antolatzeko eta koordinatzeko beharrezkoa denean, hirugarrenei haren datu pertsonalak ematea.
Aurrerantzean ere datu pertsonalak ematea beharrezkoa baldin bada, ZEHAR errefuxiatuekink behar bezala emango du horren berri.
Datu pertsonalen nazioarteko transferentzia
ZEHAR errefuxiatuekink hainbat zerbitzu ditu kontratatuak egoitza Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) duten hornitzaile teknologikoekin. Europako Batzordeak aitortua die EEEtik kanpoko zenbait herrialderi legezko nahikoa berme ematen dituztela datuak babesteari dagokionez, eta herrialde horien zerrenda osoa Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean kontsulta daiteke.
Europako Batzordearen oniritzirik ez duten herrialdeekin datu-transferentziak egiteari dagokionez, ZEHAR errefuxiatuekink interesdunen pribatutasuna bermatzeko behar beste hitzarmen, berme eta babes hitzartzen ditu.
Zure pribatutasunaren bermeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremanetan jar zaitezke info@zehar.eus e-mailaren bidez edo gure elkartearen posta-helbidearen bidez.
Datu pertsonalak gordetzeko epea
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremana duzun bitartean, eta ondoren, harremana berdin da zergatik eteten denean, legez ezarritako epea amaitu arte, kontrakorik agintzen ez bada behintzat. Horrelakoetan, legez eta/edo hitzarmenez dagozkigun betebeharrak betetzen ditugula egiaztatzeko erabiliko ditugu datu pertsonalak. Datuok zertarako bildu diren, horretarako beharrezkoa den edo baimenduta dagoen denbora-tarte guztiak gordeko dira datu pertsonalak.
18 urtetik beherakoen datu pertsonalak
Ez ditugu tratatuko adingabeen datuak, harien guraso edo tutoreek baimenik ematen ez badigute. Haien oniritziarekin soilik parte hartu ahal izango dute gure kanpaina eta jardueretan, kasu bakoitzean adierazten den moduan.
Eskubideak
Interesdunak gure e-mailaren eta posta-helbidearen bidez gauzatu ahal izango ditu bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aldatzeko eskubideak.
Uste baduzu zure datuak tratatzeko moduak araudia hausten duela edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen dituela, erreklamazio bat aurkez dezakezu:
- Zure pribatutasunaren bermeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremanetan jar zaitezke info@zehar.eus e-mailaren bidez edo gure elkartearen posta-helbidearen bidez.
- Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, haren webgunearen bidez edo posta-helbidearen bidez.
Bazkide egitea / Dohaintzak egitea
Aurrez azaldutako guztia betez, kasu honetan, gainera, zenbait aukera dauzkazu zure esku dohaintzak egiteko:
KREDITU-TXARTELAREKIN ORDAINTZEA: Zordunketa- edo kreditu-txartel guztiek balio dute.
Ordainketa-modu hau guztiz segurua da.
Ordainketak Internet bidez modu seguruan egiteko sistema bat garatu dugu. Erosketa Elektroniko Seguruen sistema honetan oinarritzen da: txartelaren igorleak (bankuak edo aurrezki-kutxak), txartelaren titularra nor den identifikatu, eta orduantxe ematen du ordainketa Internet bidez egiteko baimena.
Identifikazio-prozesua bukatzean, dohaintza txartelaren titularra egiten ari dela jakinarazten dio igorleak ZEHAR errefuxiatuekinri.
BANKU-HELBIDERATZEA: Erabiltzaileak inprimakia bete beharko du, banku-helbideratzea kudeatzeko beharrezkoa den informazioa emateko.
PAYPAL BIDEZ: Erabiltzaileak inprimakia bete beharko du, Paypal bidez egindako ordainketak kudeatzeko beharrezkoa den informazioa emateko.
Hiru kasuetako edozeinetan, ZEHAR errefuxiatuekink konpromisoa hartzen du datu pertsonalak indarrean diren datuak babesteari buruzko lege eta araudiekin bat etorriz tratatuko dituela, eta datu pertsonal horiek hirugarrenei ematean, beharrezkoak izan litezkeen konfidentzialtasun-konpromiso guztiak hitzartuko dituela.
Webgunea eta Cookien erabilera
ZEHAR errefuxiatuekin elkartea (ARDURADUNA) da webgunearen erantzule bakarra, eta erabiltzaileen esku jartzen du agiri hau, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako betebeharrak betetzeko eta webgunearen erabiltzaileei erabilera-baldintzak zein diren jakinarazteko.
Webgune honetara sartzen den pertsonak erabiltzaile izatea onartzen du, eta hitza ematen du hemen aipatzen diren xedapenak eta aplikatzekoak diren legeak bete eta errespetatuko dituela.
ZEHAR errefuxiatuekink bere webgunean ager litekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea du, eta ez dauka zertan erabiltzaileei horren berri eman, aldaketa ZEHAR errefuxiatuekinren webgunean argitaratzea aski delakoan.
Sare sozialak: Facebook eta Twitter
Interesdunak bere datuak uzten dizkigunean Twitterreko sinaduren bidez, edo Facebooken formularioen bidez, edo ZEHAR errefuxiatuekink hitzartuak dituen zerbitzuen jabe diren hirugarrenen plataformetan dauden formularioen biez, datu horiek informazioa bidaltzeko erabili ahal izango ditugu, bai eta ZEHAR errefuxiatuekink sorreratik beretik bere buruari emandako xedeak betetzeko ere (ikusi Datu pertsonalen tratamenduak zer xede dituen atala). Erabiltzailearen onespenak legitimatzen du datu horien tratamendua. Gainera, erabiltzaileak espresuki onartzen du bere IP helbidetik Googlek eta Twitterrek Estatu Batuetan dituzten zerbitzarietara nazioarteko transferentzia bat egitea. Horrez gainera, erabiltzailea gure webgunera iragarki batetik edo Facebookeko gure orrian agertu den argitalpen batetik iritsi bada, espresuki onartzen du bere IP helbidetik Facebookek Estatu Batuetan dituen zerbitzarietara transferentzia bat egitea.
Identifikazio-datuak
ZEHAR errefuxiatuekin elkartea (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea)
Egoitza soziala: Kristo kalea 9 bis, 5 – 48007 Bilbao
Helbide elektronikoa: info@zehar.eus
Telefono-zenbakia: + 34 944 059 566
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatua, 1 atalean, AS/B/06063/1996 zenbakiarekin.
Eusko Jaurlaritzak Erabilera Publikokotzat izendatua (apirilaren 19ko 81/2011 Dekretua)
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Interesekotzat izendatua (ekainaren 24ko 131/2014 Dekretua)
Jabetza intelektual eta industrialaren gaineko eskubideak
Webgunea eta, nolabait esatearren eta ez soilik, haren programazio, edizio, biltze eta ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren gainerako elementu guztiak, diseinuak, logotipoak, testu eta/edo grafikoak, den-dena ARDURADUNAREN jabetzakoak dira, edota Arduradunak, hala badagokio, egileek espresuki emandako lizentzia edo baimena dauka. Jabetza intelektual eta industrialaren gaineko araudiak babesten ditu webguneko eduki guztiak, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daude.
Zertarako erabiltzen diren gorabehera, ARDURADUNAK idatziz eman beharko du edukiak erabat edo zatika erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta komertzializatzeko baimena. Egileak jabetza intelektual edo industrialaren gainean dituen eskubideen urraketatzat hartuko da aurrez baimendutako edozein erabilera.
ARDURADUNAREN jabetzakoak ez diren eta webgunean ager litezkeen diseinu, logotipo, testu eta/edo grafikoak beren egileen jabetzakoak dira, eta haiek dira eduki horien inguruan sor litekeen edozein gatazkaren gaineko erantzuleak. ARDURADUNAK espresuki ematen die baimena hirugarrenei erabiltzaileak eduki konkretuak dauden webgunera zuzentzera eta ARDURADUNAREN webgune nagusira zuzentzera.
ARDURADUNAK jabetza intelektual eta industrialaren gainean dagozkien eskubideak aitortzen dizkie bere titularrei. Dena den, haiek webgunean aipatze edo agertze hutsak ez dakar haien gaineko eskubide edo erantzukizunik onartu beharra, ez eta haiek erabiltzea babestu edo aholkatu beharra ere.
Jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideak urratzeari buruzko edozein oharpen egiteko edo webguneko edozein edukiri buruzko iritzia emateko, idatzi mezu bat secretaria@sectcv.es helbidera.
Erantzukizun-salbuespena
ARDURADUNAK uko egiten dio webgune honetan argitaratutako informazioetatik erator litezkeen erantzukizunak onartzeari, baldin eta harekin zerikusirik ez duen hirugarren batek sartu edo manipulatu badu informazioa.
Cookieen erabilera
Webgune honetan cookie teknikoa erabiltzen dira (zerbitzariak webgunera sartu den erabiltzailearen ordenagailura bidalitako informazio-artxibo txikiak), webguneak behar bezala funtzionatzeko eta hartan jasotzen direnak ongi ikusteko beharrezkoak diren zenbait funtzio egiteko. Cookieak erabiltzailearen ordenagailuak dauden testu-artxiboak dira, erabiltzailearen portaerari buruzko informazioa modu anonimoan ematen dutenak. Nolanahi ere, cookieak denbora batez erabiltzen dira, nabigazioa eraginkorragoa izatea helburu hartuta, eta gero, erabiltzaileak saioa bukatzean, desagertu egiten dira. Cookiek ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen, eta guk ere ez ditugu horretarako erabiliko.
ZEHAR errefuxiatuekinren webgunean Google Analytics direlako cookieak erabiltzen dira, horrek erabiltzaileari hobeto nabigatzen laguntzen baitio. Cookiek ZEHAR errefuxiatuekinren webgunearen erabilerarekin lotuta biltzen duten informazioa (IP helbidea, adina, sexua eta interesak, baina ez erabiltzailearen nortasuna) Googleri helarazten zaio, hark estatistikak egiteko erabil ditzan. Publizitate-helburuetarako ere erabiltzen ditugu, erabiltzaileen interesekoak izan litezkeen iragarkiak erakusteko, gure kanpainen emaitzak hobetzeko eta erabiltzaileak dagoeneko ikusiak dituen iragarkiak ezkutatzeko. Bestalde, bihurketa-cookieak ere erabiltzen dira, gure webgunean zer edo zer egiten amaitzen duten erabiltzaileek iragarkietan zenbat aldiz sakatzen duten jakiteko (adibidez, iragarki baten bidez gure webgunera sartu eta dohaintza bat egin duten erabiltzaileen kopurua kalkulatzeko). Cookie horiek aukera ematen dute gure webgunera iragarki batean klikatu ondoren sartu zarela jakiteko.
Cookieak erabiltzeak, halaber, aukera ematen du webgunea dagoen zerbitzariak erabiltzailearen ordenagailua identifikatu eta, hala, haren nabigazioa errazagoa izateko; horretan, esate baterako, aurrez izena emana duten erabiltzaileak aukera izango du zenbanahi atal, zerbitzu, promozio edo lehiaketatara sartzeko, haiek bisitatzen dituen aldiro izena emateko beharrik gabe. Audientzia eta trafiko-parametroak neurtzeko erabil daitezke, bai eta sarrera-kopurua kontrolatzeko ere. Horrelakoetan, cookieak ez erabiltzea teknikoki posible da, baina kalte egingo lioke erabiltzaileari. Bazter uzteko moduko cookie horiek instalatzeko, erabiltzaileak baimena eman beharko du aldez aurretik.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake, pantailan cookieak jaso izana abisatzen dion mezua jasotzeko eta cookieak bere disko gogorrean ez instalatzeko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak, informazio gehiago jasotzeko.
Webgune honek, gainera, Google Analyticsen remarketing tresna ere erabiltzen du. Tresna horrek aukera ematen die bai Googleri eta bai beste hornitzaile batzuei ZEHAR errefuxiatuekinrekin lotutako iragarkiak Interneten erakusteko. Google Analyticsen display publizitatea edozein unetan desgaitu daiteke, publizitatearen gaineko lehenespenen bitartez.
Estekei buruzko politika
Baliteke webgune honek erabiltzailea beste webgune batzuetara birzuzentzea. ARDURADUNAK ez duenez aukerarik beste webgune horietako edukiak kontrolatzeko, uko egiten dio eduki horien gaineko erantzukizunak onartzeari. Nolanahi ere, ARDURADUNAK konpromisoa hartzen du estatuko legeriari, nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaioketen edo hautsi dezaketen eduki guztiak blokeatzeko edo, balegokio, kentzeko, eta baita horretarako eskumena duten agintariei gertaeraren berri emateko ere, beharrezkoa izango balitz.
ARDURADUNAK ez du inolako erantzukizunik izango bere webgunean argitaratuta dagoen informazioarengatik, betiere informazio hori manipulatuta badago edota ARDURADUNA ez den norbaitek sartua izan bada (esate baterako, foro, txat, blog, iruzkin eta abarretan). Hala ere, eta LSSICEren 11. eta 16. artikuluetan xedatua betetzeko, ARDURADUNA erabiltzaile guztien, agintarien eta segurtasun-indarren esanetara jartzen da estatuko legeriari, nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaioketen edo hautsi dezaketen eduki guztiak blokeatzeko edo, balegokio, kentzeko, eta baita horretarako eskumena duten agintariei gertaeraren berri emateko ere, beharrezkoa izango balitz.
Erabilera-baldintzak
ZEHAR errefuxiatuekin elkartea (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea)
Egoitza soziala: Kristo kalea 9 bis, 5 – 48007 Bilbao
Helbide elektronikoa: info@zehar.eus
Telefono-zenbakia: + 34 944 059 566
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatua, 1 atalean, AS/B/06063/1996 zenbakiarekin.
Eusko Jaurlaritzak Erabilera Publikokotzat izendatua (apirilaren 19ko 81/2011 Dekretua)
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Interesekotzat izendatua (ekainaren 24ko 131/2014 Dekretua)
Baldintza orokorrak onartzea
Jarraian adierazten diren baldintza orokorrek arautzen duten ZEHAR errefuxiatuekin elkartearen webgunearen erabilera.
ZEHAR errefuxiatuekin elkartearen webgunea erabiltzeak webgunearen erabiltzaile-izaera ematen du, eta ondorioz, erabiltzaileak, erabat eta inongo erreserbarik gabe, onartzen ditu bertara sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak.
Horregatik, erabiltzaileari aholkatzen zaio irakur dezala arretaz Baldintza Orokor hauetako edukia webgunea erabiltzera doan bakoitzean.
Cookieen politika
ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileak bere webgunean nabigatzen duenean. Cookie horiek erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dute aukera ematen erabiltzailearen izen-deiturak asmatzeko.
ZEHAR errefuxiatuekinren cookiek ezin dute disko gogorreko daturik edo beste zerbitzu-hornitzaile batzuek sortutako fitxategirik irakurri.
ZEHAR errefuxiatuekink erabiltzailearen identifikazio-datuak zifratzen ditu, segurtasun handiagoa bermatzeko Cookieen bitartez, ZEHAR errefuxiatuekink erabiltzaileak nor diren jakin dezake.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake, pantailan cookieak jaso izana abisatzen dion mezua jasotzeko eta cookieak bere disko gogorrean ez instalatzeko.
Gure webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak ez du zertan cookie bidaliak instalatzen utzi; hala ere, instalatzen ez badira, erabiltzaileak erregistratu egin beharko du aurretik erregistratzea eskatzen duen zerbitzu batera sartzen den bakoitzean.
Cookieak erabiltzailearen gailuan biltegiratzen dira, harik eta erabiltzaileak berak desagerrarazten dituen arte. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagatzen, GOOGLE ANALYTICSi kasuan izan ezik, erabiltzailearen webgune barruko kudeaketa-profila egiaztatzeko (estatistikak egiteko)
Webgunearen eta/edo zerbitzuen erabilera ukatzea edo kentzea
ZEHAR errefuxiatuekink eskubidea du edozein unetan eta aurretik abisatu gabe bere webgunea erabiltzea ukatzeko edo baimena kentzeko aplikatzekoak diren baldintza orokorrak eta partikularrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
Webgunea eta edukiak behar bezala erabiltzeko betebeharra
Webgune honetako edukiak informazio modura baino ez dira ematen; hori dela eta, inola ere ezingo dira errekurtsoak edo erreklamazioak aurkezteko edo eskubide-iturri gisa eratzeko oinarri gisa erabili. ZEHAR errefuxiatuekink webguneko edukiak aldatzeko eskubidea du, aldez aurretik inolako abisurik eman gabe.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskaintzen direnak legearekin, legezko agiri honekin eta jakinarazten zaizkion jarraibide eta abisuekin bat etorriz erabiltzeko.
Erabiltzaileak legezko eta debekatuta ez dauden helburuetarako baino ez du erabiliko webgunea eta bertako edukiak. Ezingo du indarrean dagoen legea hausten eta/edo ZEHAR errefuxiatuekinri edo beste edozein hirugarreni dagozkien eskubide legitimoei kalte egiten dien ezer egin, ezta zeharka edo zuzenean edozein kalte eragin dezakeen ezer ere.
Horretarako, erabiltzaileak ezingo ditu webguneko edukiak legez kanpokoak diren, legezko agiri honetan debekatzen diren, hirugarrenen eskubide edo interesei kalte egiten dieten edo webgunearen erabilera normalari edonola kalte egin diezaioketen, erabilezin bihur dezaketen, gainkargatu dezaketen, hondatu dezaketen edo behar bezala erabiltzea eragotzi dezaketen helburu edo ondorioetarako erabili.
Bereziki, adierazpen modura eta ez zehazki, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honako ezaugarri hauek dituzten datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- eta/edo irudi-fitxategiak, argazkiak, grabaketak, softwarea eta edozein motatako materiala ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarrenen eskura ez jartzeko:
- nazioarteko itunetan eta gainerako legeetan konstituzionalki aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontrakoak diren, horiek gutxiesten dituzten edo horien aurka egiten dutenak;
- delituzkoak, umilgarriak, iraingarriak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta denok onartzen ditugun ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakoak diren jarduketak eragiten edo sustatzen dituztenak;
- sexua, arraza, erlijioa, sinesmenak, adina edo maila soziala dela-eta diskriminatzaileak diren jarduketak, jarrerak edo pentsamenduak eragiten edo sustatzen dituztenak;
- delituzkoak, umilgarriak, iraingarriak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta denok onartzen ditugun ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakoak diren produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak dituztenak, eskura jartzen dituztenak eta horiek lortzeko aukera ematen dutenak;
- faltsuak, anbiguoak, zehaztugabeak, gehiegizkoak edo garaiz kanpokoak direnak eta, ondorioz, materialaren helburuari edo komunikatzailearen asmoei edo helburuei buruzko informazio okerra helarazten dutenak;
- hirugarren batenak badira eta jabetza intelektualaren edo industrialaren edozein eskubidek babestuta badaude, eta erabiltzaileak ez baldin badu aldez aurretik erabilera hori egiteko behar den baimenik jaso titularrengandik;
- hirugarrenen enpresa-sekretuak urratzen dituztenak;
- ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubidearen aurkakoak direnak;
- ZEHAR errefuxiatuekinren izenari kalte egiten diotenak;
- komunikazioen sekretuei buruzko araudia hausten dutenak;
- debekatutako publizitate engainagarria edo desleiala osatzen dutenak eta, oro har, lehia desleiala sustatzen dutenak;
- sarearen edo ZEHAR errefuxiatuekinren edo hirugarrenen sistemaren edo ekipo informatikoen (hardware edo software) funtzionamendu normala eragotzi dezaketen edo hari kalte egin diezaioketen edo ekipo informatiko horietan biltegiratutako dokumentu elektronikoei edo fitxategiei kalte egin diezaieketen birusak edo beste elementu fisiko edo elektroniko batzuk dituztenak
- haien ezaugarriak direla-eta (formatua, hedapena, etab.) zerbitzuaren funtzionamendu normalean zailtasunak eragiten dituztenak.
ERABILTZAILEAK KONPROMISOA HARTUKO DU HONAKO HAUEK EZ EGITEKO:
- edukiak erreproduzitu, kopiatu, zabaldu, eskura jarri edo beste edozein modutan jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo aldatu, betiere eskubide horien titularrak ez badu horretarako baimenik eman edo ez badago legez baimenduta;
- ZEHAR errefuxiatuekinren “copyright”-a edo eskubideak gordetzeari buruzko gainerako identifikazio-datuak bertan behera utzi, manipulatu edo edozein modutara aldatu. Edukiak lortzen saiatu, horretarako eskura jarri diren, webgunean Edukien atalean adierazi diren edo oro har Interneten erabiltzen diren baliabide eta prozedurak ez diren bestelakoak erabiliz, betiere ez badute webguneari, zerbitzuei edo edukiei kalte eragiteko arriskurik ekartzen.
Erabiltzaile izango da ZEHAR errefuxiatuekink zuzenean edo zeharka jasan dezakeen edozein kalteren erantzule, kalte horiek webgunearen erabilerarekin lotutako baldintza orokorretatik edo legeetatik eratorritako betebeharrak ez betetzeagatik gertatu badira.
Jabetza intelektuala
www.zehar.eus webguneko eduki guztiak elkartearen jabetza intelektualekoak dira, eta indarrean dagoen nazioarteko eta estatuko jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera babestuta daude.
Erabat debekatua dago gure webgunea erabiltzea, ZEHAR errefuxiatuekink horretarako idatzizko baimenik eman ez badu.
Debekatuta dago orrialde hau beste batzuen esparru gisa ezartzea. Hala ere, gure Interneteko helbiderako lotura bat jarri daiteke (webgunearen url helbidea), betiere ez badira adierazpen faltsuekin, zehaztugabeekin, okerrekin edo errorerik edo nahasmenik sor dezaketen edo legearen, moralaren edo ohitura onen aurkakoak diren adierazpenekin lotzen.
Erabiltzaileak bere terminalean deskargatu ahal izango du webgunea, baldin eta erabilera pribaturako baldin bada eta helburu komertzialik ez badu; hortaz, ezingo du webgunearen edukia helburu publiko eta komertzialekin ustiatu, erreproduzitu, zabaldu, aldatu, jendaurrean jakinarazi, laga, eraldatu edo erabili.
Aipatutako eskubideren bat hautsiz gero, xedapen hauen urraketa gisa har daiteke, baita delitu zigortu gisa ere, Zigor Kodearen 270. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
Egile-eskubideak
Webgune honetan dauden material grafikoari, grafikoei, testuari, bideo- eta audio-klip, marka, logotipo eta gainerako beste eduki guztiei buruzko egile-eskubide guztiak (copyright-ak) eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak ZEHAR errefuxiatuekinren jabetzakoak dira edo haren baimenarekin erabiltzen dira.
Webgune honetako edozein zati zure ordenagailuan kopiatu dezakezu zuk zeuk erabiltzeko, baina ezin duzu webguneko edukiaren zatirik beste inon kopiatu, ezta zure webgunean ere, eta ezin duzu edukia modu publiko edo komertzialean erabili. Horrek esan nahi du ezingo duzula gure webgunearen zatirik argitaratu edo banatu, baldin eta horretarako lizentziarik eman ez badizugu. Halaber, horrek esan nahi du ZEHAR errefuxiatuekink titulartasun osoa duela eduki horren gainean, baita eduki horretako edozein softwareren edo deskarga daitekeen edozein koderen, softwareak sortutako edozein irudiren edo horiekin batera doazen edozein daturen gainean ere. Ezin duzu edukia kopiatu, aldatu, erreproduzitu, kargatu, transmititu, zabaldu, atzeranzko ingeniaritza eragiketak egin, desmihiztatu edo edukia beste formatu batera eraldatu.
Gune honetan agertzen diren jabetza industrialeko markak eta logotipoak ZEHAR errefuxiatuekinren jabetzakoak dira. Marka horiek erabiltzeko ZEHAR errefuxiatuekinren edo marka horien jabe diren hirugarrenen idatzizko baimena lortu behar da aurretik
Zerbitzuaren iraupena
ZEHAR errefuxiatuekink ez du bermatzen webgunea erabilgarri eta etengabe martxan egongo denik. ZEHAR errefuxiatuekink, posible denean, aldez aurretik jakinaraziko du webgunea eten egin dela; ZEHAR errefuxiatuekink ez du webgunea jarduera jakinen bat egiteko erabilgarria denik ere bermatzen, ezta hutsik egin ezin duenik ere.
ZEHAR errefuxiatuekin elkartearen webgunea edonoiz erabil daiteke; hala ere, ZEHAR errefuxiatuekink eskubidea izango du aurretik abisatu gabe webgunearen erabilera-arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunean sartzeko aukera kentzeko eta dagozkion legezko neurriak ezartzeko. Gainera, ZEHAR errefuxiatuekink eskubidea izango du publikoari, oro har, webgunearen zenbait ataletara sartzeko aukera murrizteko. Kasu horretan, erabiltzaile batzuk edo erabiltzaile talde batzuk bakarrik sartu ahal izango dira, beren ardurapeko pasahitz batekin
Erantzukizunik eza
ZEHAR errefuxiatuekink ahalik eta ahalegin handiena egiten du webgunean akatsik egon ez dadin, baina ez du bermatzen webgunean akatsik egongo ez denik, eta ez du horren gaineko erantzukizunik hartzen.
ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak ez du izango honako kasu hauetan sor daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik:
- Webgunearen funtzionamendua etetea edo bertara sartu ezin ahal izatea.
- Erabiltzailearen pribatutasuna eta segurtasuna webgunea erabiltzean eta/edo baimenik ez duten hirugarrenak baimenik gabe sartzea.
- Sistema informatikoei kalteak eragiten dizkieten elementuak transmititzea.
- Webgunearen edukiak une oro zehatzak izatea, osoak izatea eta eguneratuta egotea. Ondorioz, ZEHAR errefuxiatuekink ez du bermatzen bere webgunea eta bertako edukiak fidagarriak direnik, une oro erabili ahal izango direnik eta horrela iraungo dutenik. Hori dela eta, erabiltzaileak bere kontura erabiliko du webgunea eta berak hartuko du arriskua, eta, alde horretatik, ezingo dio inoiz erantzukizunik eskatu ZEHAR errefuxiatuekinri.
ZEHAR errefuxiatuekink ez du erantzukizunik izango zerbitzua eteten bada, atzeratzen bada, errorerik badago, gaizki funtzionatzen badu eta, oro har, ZEHAR errefuxiatuekin elkartearen kontroletik kanpo dauden arrazoietan oinarritzen diren beste eragozpenik badago, ezta erabiltzaileak bere erruz eginiko jarduketa zigorgarri bat egin badu eta/edo haren jatorria ezinbesteko kausa bat bada. Edonola ere, kausa edozein dela ere, ZEHAR errefuxiatuekink ez du bere gain hartuko zuzeneko edo zeharkako kalteengatiko, sortzen den edozein okerrengatiko eta/edo lortu gabeko irabaziengatiko erantzukizunik. ZEHAR errefuxiatuekink eskubidea izango du webgune honetako zerbitzuak eta edukiak aldi baterako bertan behera uzteko, eduki horiek mantentze, hobetze edo konpontze aldera, eta erabiltzaileari ez zaio horregatik kalte-ordainik emango.
ZEHAR errefuxiatuekink ez du inongo erantzukizunik izango webgunearen bitartez transmititu, zabaldu, biltegiratu, eskura jarri, jaso edo lortu diren edukien egiazkotasun-, zehaztasun-, osotasun- eta/edo gaurkotasun-faltaren gainean, ezta hirugarren pertsonek edo erakundeek emandako edukien gainean ere.
ZEHAR errefuxiatuekin egiazkotasunaren gutxieneko bermea betetzen ez duen webguneko informazioa eguneratzen eta zuzentzen saiatuko da, ahal duen heinean. Hala ere, ez da bere erantzukizuna izango webgunean agertzen diren edukiak eta informazioa eguneratu gabe edo zuzendu gabe daudenean.
Ez da ZEHAR errefuxiatuekinren erantzukizuna izango erabiltzaileak webguneko zerbitzu eta produktuak edo bertako pasahitzak, edo webguneko beste edozein material, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak edo hirugarrenen beste edozein eskubide urratuz erabiltzen baditu.
ZEHAR errefuxiatuekink eskubidea du eduki faltsuak, zuzenak ez direnak eta legearen, moralaren eta denok onartzen ditugun ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakoak direnak kentzeko.
Legeria eta eskumenak
Espainiako legeriak arautzen du zerbitzua, eta Bilboko Auzitegiek dute horren gaineko eskumena. Horien mende dago, beraz, erabiltzailea.