Genero Arrazoiengatiko Jazarpena: prozesuaren sistematizazioa. 2005 – 2011

Genero Arrazoiengatiko Jazarpena: prozesuaren sistematizazioa. 2005 – 2011

¡Descárgalo!

Bagenekien CEAR-Euskadiko Eragin eta Parte-hartze Sozialeko (EPS) lantaldeko kideak aspalditik zebiltzala sistematizatzeko ideiarekin gora eta behera. Hori, baina, ez da batere harritzekoa, baldin eta kontuan hartzen badugu, batetik, lantalde horrek energia, grina eta elkarrengandik ikasteko gogo itzela duela lanean, eta, bestetik, sistematizazioak hausnarketa eta talde-ikaskuntza sustatzen dituela. Kanpotik ikusten genuen EPS lantaldeak.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.

Egin klik hemen diruz laguntzeko.

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Egilea: CEAR-Euskadi

 

 

Bagenekien CEAR-Euskadiko Eragin eta Parte-hartze Sozialeko (EPS) lantaldeko kideak aspalditik zebiltzala sistematizatzeko ideiarekin gora eta behera. Hori, baina, ez da batere harritzekoa, baldin eta kontuan hartzen badugu, batetik, lantalde horrek energia, grina eta elkarrengandik ikasteko gogo itzela duela lanean, eta, bestetik, sistematizazioak hausnarketa eta talde-ikaskuntza sustatzen dituela. Kanpotik ikusten genuen EPS lantaldeak “halabeharrez heldu beharko ziola” sistematizazioari.

Dokumentu honetan, CEAR-Euskadiren Genero Arrazoiengatiko Jazarpenaren esperientziaren sistematizazio-prozesua jaso dugu. Sistematizaziorako taldeak bultzatu du prozesu hori. CEAR-Euskadiren EPS lantalde osoak hartu du parte: Itziar Caballerok, Raquel Celisek, Leire Lasak eta Iñaki Ramírez de Olanok. Lala Mujikak, Aldarteko ordezkariak, ere parte hartu du. Iniciativas de Cooperación y Desarrollo-k bideratu du sistematizazioa, eta prozesuaren txostenak eta dokumentu hau egin ditu.

 

Additional information

Additional information

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF 52 orrialde Hizkuntza: gaztelania