Gomendioen dekalogoa

Gomendioen dekalogoa

¡Descárgalo!

Denbora luzez bananduta egon eta gero familiak berrelkartuta izandako esperientzietatik ondorioztatu genuen egoera horretan agertzen ziren arrisku-faktoreei buruzko azterketa egin beharra zegoela. Izan ere, erakundea erabili duten familiekin egindako esku-hartze zuzenetan ohartu ginen faktore horiek bazirela.

Doako deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu doan deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Gomendioen dekalogoa. Familia etorkinei, errefuxiatuei eta/edo mistoei familia berrelkartzeko faseetan laguntzeko gida

Egilea: CEAR-Euskadi

 

Arrisku-faktore horiek familia-mota hauetan hautematen dira sistematikoki:

  • Jatorrizko herrialdean seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak. Transnazionalak esaten zaie eta berriz bildu baino lehenagoko fasean daude.
  • Duela gutxi berriz bildu diren familiak, berrelkartzearen lehen fasean daudenak.

Familia-sistemako kideak joateak eta berrelkartzeak familiako galera anbiguoa sortzen dute azpisistema guztietan (galera lausoa, osatugabea edo partziala; beraz, zaila da gaiari heltzea). Hori dela eta, familiako kideek ez dute argi eta garbi ikusten familiako norbait familiaren barruan edo familiatik kanpoan dagoen eta/edo familiako kideek ez dute argi ikusten bakoitzari zer rol dagokion (Celia Falicov “Migración, pérdida ambigua y rituales”). Era berean, hainbat azterketaren arabera, egiturazko eta emoziozko arazo eta arazo psikosomatiko ugari agertzen dira familia berrelkartzeko aldian. Izan ere, aldi horrek zailtasunak eta eragin traumatikoak sortzen ditu gurasoengan eta adinez txikikoengan.

Additional information

Additional information

Liburuaren xehetasunak:

Formatua: PDF. 13 orrialde. Hizkuntza: gaztelania. Urtea: 2008

Hizkuntza

Gaztelania