Higiezinen agentzien testinga

Higiezinen agentzien testinga

¡Descárgalo!

Hainbat eremutatik aztertu izan da etxebizitzak gizarteratzeko prozesuetan zer-nolako garrantzia duen, eta gizarteratze maila neurtzeko adierazlea izan da, hain zuzen ere.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Higiezinen agentzien testinga. Bilboko atzerritarrek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko pairatzen duten diskriminazioari buruzko ikerketa

Egileak: CEAR-Euskadi, SOS Racismo

Talde baten gizarteratzeari buruz hitz egiteko etxebizitzak duen egokitasunaz haratago, etxebizitzak, bere horretan, beste era batera ezin ase litezkeen funtzio batzuk betetzen ditu; esate baterako, kanpokotik babesten gaituen gune itxi bat da, eta hantxe finkatzen ditugu gure bizitza eta gure gizarte erreferentziak.

Etxebizitzan eraikitzen dugu gure intimitatea, hantxe bizi gara hurbileneko senide taldearekin edo talde afektiboarekin, eta hantxe egiten ditugu gizarte jarduerak; hortaz, sozializazio eremu bat da.
Gainera, zenbaitentzat lanlekua ere bada, eta gehienontzat, sorkuntza pertsonalerako leku bat, zeinetan uztartzen ditugun gure gustuak eta gure nahiak.

Pertsona migratzaile, errefuxiatu edo aberrigabeentzat, aurretik aipatutako funtzio komun horiez gainera, eskubideak eskuratzeko oinarrizko baldintza da etxebizitza.

Izan ere, erroldatzea da osasun-txartela eta gizarte baliabideak eskuratzeko lehenengo baldintza, baita administrazioan erregularizazio prozesua abiaraztekoa ere.

Bizileku egokia edukitzea beharrezkoa da ere familia berrelkartzeko prozesua abian jartzeko. Horregatik guztiagatik, pertsona horiek gizarteratzeko oinarrizko euskarrietako bat da etxebizitza.
Ezin esan liteke etxebizitzak atzerritarren gizarteratzea bermatzen duenik, bere horretan, baina hori lortzeko conditio sine qua non da.

Hala eta guztiz ere, egoerak ez du hobera egin; alderantziz, atzerritarrek gero eta zailtasun handiagoak dituzte bizitokia eskuratzeko.

Alokairuko etxebizitzen eskaintza eskasa, prezio garestiak, etxebizitza publikoen salmenta-politika, erosteko merkatura iristeko ezintasuna eta enpleguaren ezegonkortasuna ez ezik, etxebizitzen jabeen eta eraikuntza enpresen diskriminazioa jasaten dituzte: jatorriaren edo azalaren kolorearen arabera ukatzen diete alokairuko etxebizitzen eskaintzara iristeko aukera.

Additional information

Additional information

Liburuaren xehetasunak:

Formatua: PDF. 101 orrialde. Hizkuntza: gaztelania. Urtea: 2011

Hizkuntza

Gaztelania