Kolonbiako jarraipen misioa 2018

Kolonbiako jarraipen misioa 2018

¡Descárgalo!

Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an babestu ziren pertsonetako bat Kolonbiara itzuli eta gero, euskal ordezkari batzuk Kolonbiara joan ginen 2018ko urtarrilaren 21etik 26ra, honako xede hauek betetzeko asmoz: norberaren egoeraren eta komunitatearen egoeraren jarraipena bertan egitea, babes-sarea indartzea eta Eusko Jaurlaritzaren, Legebiltzarraren eta antolatzaileen babesa erakustea. Horrez gain, data horretan urtea betetzen zen bake-akordioa sinatu zutenetik.
Richar Nelson Sierra Alquerque da Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez babesteko Euskal Programaren bidez babestu den kidea: lider indigena da; zehazki, Antiokiako Erakunde Indigenako kidea. Erakunde horrek Antiokia Departamentuko 212 komunitate indigena — Embera Dóbida, Embera Eyábida, Embera Chamí, Guna Dule eta Senú herrietakoak— ordezkatzen ditu politikaren arloan. Erakundea 1985ean sortu zuten, herri indigenen eskubideak aldarrikatzeko eta jatorrizko lurraldeak berreskuratzeko, gerra-egoeran. Lurraldea eta lurraldearen ondasunak kontrolatzeko gerra zen, eta, bake-prozesua egin arren, iraun egiten du.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Hautaketa garbitu
Deskribapena

Deskribapena

Txosten honetan bisitaldian jaso ditugun daturik esanguratsuenak bildu ditugu. Herrialdearen egoerari buruzko ikuspegi orokorra Testuingurua atalean azaldu dugu. Erakunde eta mugimendu sozialen, instituzio publikoen eta nazioarteko organismoen eskutik jasotako informazioa hurrengo ataletan jaso dugu. Eta, azkenik, euskal ordezkarien taldeko iritziak, kezka zehatzak eta gomendioak Ondorioak deituriko atalean, txostenaren amaieran, bildu ditugu.

Additional information

Additional information

Kolonbiako Misioaren Txostena 2018

2018, 46 orrialde, euskera eta gaztelera.

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania