ZEHAR errefuxiatuekinn berriro abiarazi dugu “Erbeste izan ginen. Izan gaitezen Babes” kanpaina, Gabonetan opari berezi bat egin dezagun: txartel solidarioak, erakundeak laguntza ematen dien errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzeko.

Erosi txartelak hemen“Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes” kanpaina

Kanpaina honek dei egin nahi dio gure herriaren memoriari. Gerra Zibilean, milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten beren etxeetatik. 20.000 eta 30.000 haur bitartean irten ziren 1937an hemengo portuetatik Belgikarantz, Erresuma Baturantz, Sobietar Batasunerantz eta Frantziarantz, indarkeriatik ihesi. Egoera tragikoa, gaur egun Europan asiloa bilatzen duten pertsonak bizi izaten ari diren egoeraren oso antzekoa.

Mundu osoan, 79,5 milioi pertsona daude beren etxetik desplazatzera behartuta. 2019an, 118.264 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa espainiar Estatuan, eta horietatik 4.826 pertsonak Euskadin.

Hainbat arrazoik behartuta egiten dute ihes: gerra edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako salerosketa edo LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, beste askoren artean.

Zenbaki hotz horien atzean pertsonak daude. Pertsona horiek kezka handiak dituzte gaur egun bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-mailako egoeraren aurrean. Pertsona horiekin bizi gara, bizilagunak gara. Garai batean gure herriak erbestera jo behar izan zuen, eta orain babes gara indarkeriari ihes egiten diotenentzat eta gure lurrean bakean bizi nahi dutenentzat.

ZEHAR errefuxiatuekinri laguntzeko moduak

ZEHAR errefuxiatuekinn babesa gara, eta zu proiektu horren parte izan zaitezke.

  •   Oparitu Babesa, gure txartel solidarioen bidez. https://seamosrefugio.org/eu/
  •   Egin dohaintza bat BIZUM bidez 38340 zenbakian