CEARrek eta Joan Manuel Serrat abeslariak bat egin dute  “Gure Mediterraneoa berreskura dezagun” izeneko bideoa aurkezteko. Ekimenaren helburua, Europaren pasibotasunaren aurrean, modu sistematiko eta jarraian, Mediterraneoan hiltzen diren milaka errefuxiatuen egoera salatzea da.

CEARrek nabarmendu du, urte bete pasa dela Aylanen irudia hedabide guztien portadetan ikusi genuenetik eta oraindik ere, Europar Batasunak ez diela errefuxiatuei beste aukerarik uzten: Paradoxikoki beraien bizitza arriskuan jarri behar dute gerra eta jazarpenetik ihes egiteko.

Azkeneko 16 urteotan 30.000 pertsona inguru hil dira Mediterraneoan, beraien bizitza salbu jartzen saiatzen ziren bitartean. Aylanen argazkia ikusi genuenetik, 4.182 pertsona hil dira itsaso bereko ur sakonetan. Salbamendu operazio eraginkorrik ezean, CEARrek Europako agintariei “birkokatze eta birlekuratze prozesuen  geldotasun ulertezin eta onartezina” leporatzen die. Horrez gain, asilo eskatzaile gehiagoren helduera eragoztea espainiar Estatuko kostetara heltzen direnean egotzi die, EB-Turkia akordiarekin demostratzen dena. Momentu honetan,  akordioa Europako Herri Defendatzailea ikertzen ari da CEARrek jarritako kexaren ondorioz, 294 erakundeen babesa eta 11.000 hiritarren sinaduraren babesarekin.

Joan Manuel Serratek bat egin du aldarrikapenarekin, bere esanetan “gaur egungo Mediterraneoa izen bereko nire abestia inspiratu zuen espiritutik oso urrun dago eta”.

CEARrek gogorarazi du Aylanen argazkiaren ostean, mundu mailan suertatu zen elkartasuna ez dela bat etorri Europako agintariek hartutako erabakiekin. Estrella Galan, CEAR-eko Zuzendariaren esanetan, “tamalez, orain dela urte bete entzun genituen hunkipen hitzaldiak bertan behera gelditu dira eta Aylan bezalako beste milaka umeek egunero egin behar dute bidaia arriskutsu hori Europan asiloa eskatu ahal izateko. Gainera, heltzean, oso gutxitan ematen zaie behar duten Nazioarteko Babesa eta ematen zaienean, askotan, gogoz kontra egiten da. Gogoan ditugu ere Grezian dauden milaka errefuxiatuak, bere bizitzarekin zer gertatuko den ez dakitenak”.

Galanek nabarmendu duenez “mundu osoan hiltzen diren errefuxiatuen %80a Mediterraneoko uretan zentzen dira. Egoera tamalgarri honi aurre egiteko eta asiloa Europan eskatu ahal izateko, mugaldeak pasatzeko bide seguruak erraztu behar dira, errefuxiatuek ezin dituztelako beraien bizitzak jokoan jarri herrialde seguru batetan bidezkoa den nazioarteko babesa eskatu ahal izateko”.

Azkenik, CEARrek esker onak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten pertsona guztiei, Joan Manuel Serrati aipamen berezi bat eginez, bere parte-hartze desinteresatuagatik.