Legezko aholkularitza


CEAR-Euskadin arreta juridikoa eskaintzen diegu pertsona errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeei. Gure abokatu taldeak kasuz kasu aztertzen du zerbitzu hori eskatzen duen pertsona bakoitzaren egoera, eta lege-egintzak abiarazten ditu pertsona horiek asiloaren, aberrigabeziaren zein atzerritartasunaren arloan duten egoera legeztatzeko.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

Legezko aholkularitza asiloaren arloan

  • Elkarrizketa eskatzailearekin
  • Jatorrizko herrialdeari buruzko informazioa biltzea
  • Asilo espedientea eskatzeko izapideetan laguntzea
  • Froga- eta/edo laguntza-txostena aurkeztea
  • Asilo-eskaera ukatzearen edo baztertzearen kontrako errekurtsoak, erakundeko abokatuek zuzendutakoak, auzi estrategikotzat hartzen denean

Legezko aholkularitza aberrigabeziaren arloan

  • Elkarrizketa eskatzailearekin
  • Kasuan aplikagarria den legeria aztertzea
  • Aberrigabetasun-eskaeraren formalizazioa
  • Froga- eta/edo laguntza-txostena ematea
  • Aberrigabezia-estatutua ukatzearen kontrako errekurtsoak, erakundearen abokatuak zuzendutakoak, auzi estrategikotzat hartzen denean.

Legezko aholkularitza errefuxiatuentzat, lekualdatuentzat eta gure herrialdean gelditzeko baimena dutenentzat, nazioarteko babes subsidiarioaren arabera

  • Nazioarteko babesa jasotzen dutenentzako babes hori familiari zabaltzeko eskaera.
  • Babes subsidiarioa jasotzen dutenentzako ARCE eskaerak (egoera bereziengatiko bizileku baimenak)
  • Nazioanlitatea izapidetzea.

Legezko aholkularitza lanaren eta atzerritartasunaren arloan

  • Lan-kontratuak, nominaak eta bestelako lan-eskubideak (oporrak, ordu estrak) aztertzea.
  •  Zenbatekoen eta kaleratzeen erreklamazioak, kontziliazio-egintzak.
  •  EINaren prestazioak eta Gizarte Segurantza.
  •  Aholkularitza lan- eta errotze-baimenak izapidetzean eta horien berritzean.
  •  Kontsulta eta aholkularitzarako arreta enplegu-emaileentzat, behar duten lan- eta zuzenbide-arloko gaietan.
  •  Zerbitzuan egiten den aholkularitzari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak.

 

Hemen programa


Aholkularitza juridikoa eskaintzen diegu lagunduta ez datozen atzerriko gazteei, Hemen Partzuergoaren bidez. Partzuergoa Cáritas Bizkaiak, Adsisek, Ellacuría Fundazioak, Izangaik, Harribidek, Peñascal Fundazioak eta CEAR-Euskadik osatzen dute.

Helburua gizarteratze-ibilbideak sortzea da, egoera bereziki zaurgarrian dauden gazte horiek gizartetik baztertuak izan ez daitezen. Lanean dihardugu, beren gizarteratze-ibilbide propioen protagonista izan daitezen. Pertsona gisa haz daitezen sustatu nahi dugu, horrek behar duten autonomia ematen baitie haiek bakarrik beren garapen-prozesuan erabakiak har ditzaten

Kasu enblematikoak


Hassana Aaliaren kasua

Saharako aktibista Hassana Aaliaren kasua izan da CEAR-Euskadiren talde juridikoak eraman dituen kasu entzutetsuenetariko bat.

Hassana Aaliak 26 urte ditu eta Marokoko tribunal militar batek bizi osorako kartzela-zigorra ezarri zion 2010ean, Gdeim Izik-en (El Aaiún-etik 12 km-ra) protesta-kanpamentu bakezale batean parte hartu izana leporatuta.

Marokok Hassana bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen.  Aalia bere herrialdetik kanpo zegoen hori gertatu zenean, zehazki Euskadin, giza eskubideei buruzko programa batean parte hartzen. Marokon jasaten ari zen jazarpena ikusita, asilo-eskaera egin zuen Bilbon, baina Barne Ministerioak ukatu egin zion. Errekurtsoa aurkeztu zuen, eta errekurtsoa ebazten zen bitartean Auzitegi Nazionalak aldi baterako eten zuen Barne Ministerioak Espainiako lurraldetik ateratzeko emandako derrigorrezko agindua. Azkenean, 2016an, nazioarteko babesa eskatu eta bost urte igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak Errefuxiatuaren Estatutua aitortu zion Aaliari, CEAR-Euskadik prozesu judizialean defendatzen zuen bezalaxe.

CEAR-Euskadiko kideok argi eta garbi adierazten dugu Hassanarekin eta jazarpena jasateagatik beren herrialdetik ihes behar duten pertsona guztiekin gaudela!

Bat egin ezazu gure borrokarekin!

Sareak


Aholku Sarea

CEAR-Euskadi Atzerritartasun Arloko Euskal Zerbitzu Juridikoaren parte da, Aholku Sarea

Eraberean

CEAR-Euskadi, halaber, Eraberean Sarearen parte da ; sare hori Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politika sailak sortu zuen, arraza, etnia edo nazioarengatiko eta sexu-orientazio eta -identitatearengatiko eta genero-identitatearengatiko diskriminazioaren kontra borrokatzeko eta diskriminazio horiek jasaten dituzten pertsonei informazio- eta aholkularitza-baliabideak emateko.

Vitoria-Gasteizko gure bulegotik diskriminazioen biktima izan diren pertsona edo taldeen kasuak lantzen ditugu maila juridikoan.

Asilo edo atzerritartasun arloko aholkularitza behar baduzu, deitu 944 248 844 telefono-zenbakira.