Asilo-eskubidearen defentsa


CEAR-Euskadik asilo-eskubidea defendatzen du; horretarako, zuzeneko arreta ematen die nazioarteko babesa behar duten pertsonei, eta arlo horretan gizartea sentsibilizatzeko, ikerketa bultzatzeko eta eragin politikoa izateko jarduerak egiten ditu, baita jakinarazpen publikoak ere.

Eskubide hori ezagutarazten dugu eta agerian jartzen dugu ez duela behar adinako aintzatespenik, herritarrek eskubidearen defentsan parte har dezatela lortzeko. Horretarako, giza eskubideen arloko beste eragile batzuekin batera lan egiten dugu, nazioarteko babesaren defentsa beren lan-agendatan sar dezaten.

Proiektuak


Erbesteko memoriak, memoria partekatuak

Ekimen hau Gernika Gogoratuz ekin lankidetzan gauzatzen dugu, eta helburu gisa du giza eskubideen eragileak eta herritarrak asilo-eskubideari buruz sentsibilizatzea. Proiektuak Gerra Zibilean eta Frankismoaren garaian gertatutako euskal erbestealdiarekiko antzekotasunak identifikatzen ditu, eta emakumeen esperientziak nabarmentzen ditu bereziki. Esperientzia horien berri izateko, Javier Isusiren Asylum komikia irakurtzera animatzen zaitugu, eta Plataforma Tirante taldearen “Tras la Frontera ikuskizuna ikustera.

Europa gotorleku: harresiak erasoezinak dira, bertako lurretara iritsi baino askoz lehenagotik

Asiloa lortzeko lehen urratsa herrialde seguru batera iristea da. Beraz, nork bere herrialdetik atera behar du, militarizatutako mugak igaro, izapide diskriminatzaileak gainditu eta basamortu, itsaso eta alanbre-hesietan barrena aurrera egin. Herrialde-multzo batek giza baliabide, baliabide material eta baliabide militar ugari inbertitu ditu pertsonak beren jatorrizko herrialdetik irtetea saihesteko; eta irteten direnak bidean gera daitezela saiatzen dira, eta iristen direnak bueltan eramaten dituzten beren herrialdera. Horrenbestez, helmugara iristen direnek herrialde horiei guztiei bataila bat behintzat irabazten dietela esan dezakegu.

Oztopoak ugariak dira: aipatu herrialdeek errefuxiatuen jatorrizko herrialdeekin edo bidean dauden herrialdeekin egiten dituzten hitzarmenak (beren kostaldeak zaindu ditzaten), nazioarteko uretan dauden patruila-ontziak, Mauritaniako (Libia) atxilotze-zentroak, Ceuta eta Melillako hesi horzdunak, Espainiako Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak (CIE), deportazio-hegaldiak, etab.

Politika eta mekanismo horiek errefuxiatuentzako gotorleku menperaezin bihurtu dute Europa eta, zehazki, espainiar estatua.

Horrez gain, indarkeria matxista dela eta, emakumeek eta lesbiana, gay eta transexualek (LGTTBI) indarkeria fisiko eta sexuala ere jasan behar izaten dute migrazioetan.

Esparru honetako ikerlan aipagarriak